Herriz Herri - Bardoze (L) | 2024ko Irailaren 19a
Aste Urdina
Aste Urdina erretretatu eta adineko jendeen nazio mailako astea da, 7 egunez, iritzi publikoa erretretatuek ekonomia, jendarte eta kultura biziari egiten dioten ekarpenaz sentsibilizatzeko. Horren karira, urriaren 1ean asteartearekin, ibilaldia antolatua izanen da herri inguruan, eta gero elkarrekin arratsaldeko askaria partekatzen ahalko da Salha jauregi ondoko gelan. Partitzea Albodi zahar etxe aitzinean eginen da (14:00). Bardozeko herriak, Albodi zahar etxeak, Bethi Aintzina hirugarren adineko batasunak, Gizarte Ekintzarako Herriarteko Zentroak, Eihartzea haurtzaindegiak, Pierre Laborde eskola publikoak, Santa Maria eskola pribatuak eta Xarnegu ikastolak dute antolatzen. Parte hartu nahi bada, Herriko Etxea deitu behar da 05-59-56-80-59 zenbakira. Urdinez jantzi beharko da, lepokoa banatua izanen da parte hartzaileei. Parada ezin-hobea da gizaldien arteko loturak sortzeko!











