Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2024ko Irailaren 19a
Tanka gelaren hitzordua
Irailaren 21ean larunbatarekin (20:00), "Aztarnak" deitu kontzertua entzuteko parada izanen da. Lan berrien bidez, Marina Beheretche bibolin joleak eta Ezekiel kolektiboko artistek beren eragin klasiko eta tradizionalak nahasiko dituzte. Musika lanek eta ikusizko lanek aitzinako kultura honi begirada garaikidea emanen diote, bere mitologia, dantzen eta kantuen bidez. Ezekiel kolektiboa Marina Beheretchek eta Joachim Bouillier-ek (bibolina), Aude Fadek (biola), Emmanuelle Bacquet-ek (biolontxeloa), Emeline Bouillier-ek (kontrabaxua), Vincent Planès-ek (pianoa), Mixel Etxekopar-ek (txirula/ ttunttun), Paxkalin Chabagnok baita Paxkal Indok (txalaparta) eta Arantxa Lannes-ek (margolaria) dute osatzen. 50 minutu iraunen du, deneri idekia da. Tokiak 8 eta 18 euroren artean kostako du. Sartzea tanka-saintjeandeluz.notre-billetterie.fr webgunearen bidez erreserbatu daiteke.











