Herriz Herri - Larzabale-Arroze-Zibitze (NB) | 2024ko Irailaren 19a

Kontzertua

Mizelium taldea
Mizelium%20taldea

Buruilaren 21ean Espelletenian Mizelium taldearen entzuteko parada emana da (20:00). Duela 2 urte sortu taldeak estilo desberdinetako musika jotzen du. Entzuleak bidaiaraztea du xede, ezagunak zaizkien lekuetatik, itsaspetik zeru mugetara ala asma ditzaketen eremu berrietara. Taldea Ximun Garat, Bruno Martin-Bellet, Paul Cuesta eta Marilou Lapeyradek osatzen dute.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3753. zbk

Gure Hitza | 2024/09/19

Zer da kirolari ona izatea?

Ainhoa Etchenique

Joko Olinpikoak anitz aipatu dira, sustut medaila anitz irabazi dituzten kirolariak. Kirolari batzuen balentriak behin eta berriz aipatu dira, batzuek betirako historia markatzen lortu baitute.

Kirolari onenaren izena baizik ez da entzuten, argi guzia beregainean emana da. Nehork ez du pentsatzen ilunean diren kirolari horiei, egun batean kirolari onenaren leku horretan egoteko urte luzaz gogor entrenatzen direnei, maila horretara sekulan iristen lortu ez dutenei,...

Ni arraunlaria naiz. Aurten nire bigarren sasoia izan da lehen mailan. Joan den urtean, 10 hilabetez astean 6 aldiz entrenatu nintzen, azkenean ligan 3 aldiz bakarrik arraun egiteko. Ordezkaria zirenean aurpegi ona eman behar diozu entrenatzailearen erabaki guziei, erakutsi behar diozu beti motibatua zirela, entrenamendu guzietara etortzen segitu behar duzu,... Ordezkariek titularrak lagundu behar dituzte, ontzia uretaratzen lagundu behar...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016