Herriz Herri - Hendaia (L) | 2024ko Irailaren 19a

Argazkia Rallya - Kontzertua - Jessica Berra txapeldun

Jessica Berra txapelduna
Jessica%20Berra%20txapelduna

Argazki Rallya

Irailaren 16tik 22ra, 2024ko Europako Mugikortasun Astea dela eta, Irun, Hondarribia eta Hendaia hiriek Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoarekin batera antolatu Argazki Rallyan parte hartzeko gomita zabaltzen dute. Helburua mugikortasun jasangarria Bidasoa inguruan iruditan jasotzea da. Hiru argazki bidali behar dira, bat hiri bakoitzean, garraiobide arinak edo kolektiboak nabarmentzeko. Hautatu argazkiak erakusgai izanen dira, eta argazki onenak sari berezia errezibituko du! Argazkiak helbide huntara bidali behar dira: consorcio@bidasoa-activa.com. Araudiari buruzko informazio gehiago ukateko: https://www.irunhondarribiahendaye.com/.

Kontzertua

Irailaren 24an asteartearekin, Itsasoa koruak kontzertua emanen du Santa Ana elizan (21:00). Kontzertua euskaraz izanen da. Sartzeak 12 euro kostako du, 14 urtetik petikoentzat urririk zanen da. Xehetasunak ukateko 05-59-20-00-34 zenbakia deitzen ahal da.

Jessica Berra txapeldun

Jessica Berrak zilarrezko domina irabazi du Genovan, Italian, munduko arraun txapelketan emakumezkoen banakako proban. Lehiaketa bikaina egin zuen, eta Monika Dukarska irlandar txapeldunaren gibeletik 7 segundura gelditu zen helmugan. Zorionak Jessica!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3753. zbk

Gure Hitza | 2024/09/19

Zer da kirolari ona izatea?

Ainhoa Etchenique

Joko Olinpikoak anitz aipatu dira, sustut medaila anitz irabazi dituzten kirolariak. Kirolari batzuen balentriak behin eta berriz aipatu dira, batzuek betirako historia markatzen lortu baitute.

Kirolari onenaren izena baizik ez da entzuten, argi guzia beregainean emana da. Nehork ez du pentsatzen ilunean diren kirolari horiei, egun batean kirolari onenaren leku horretan egoteko urte luzaz gogor entrenatzen direnei, maila horretara sekulan iristen lortu ez dutenei,...

Ni arraunlaria naiz. Aurten nire bigarren sasoia izan da lehen mailan. Joan den urtean, 10 hilabetez astean 6 aldiz entrenatu nintzen, azkenean ligan 3 aldiz bakarrik arraun egiteko. Ordezkaria zirenean aurpegi ona eman behar diozu entrenatzailearen erabaki guziei, erakutsi behar diozu beti motibatua zirela, entrenamendu guzietara etortzen segitu behar duzu,... Ordezkariek titularrak lagundu behar dituzte, ontzia uretaratzen lagundu behar...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016