Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2024ko Irailaren 19a
Euskara kurtsoak
Helduak euskara ikastera edo hobetzera bultzatzeko komunikazio kanpaina abiatu dute Euskararen Erakunde Publikoak eta Euskal Elkargoak. Horregatik, informazio praktiko guzia (formakuntza erakundeak, izen emaite estekak) webgune batean bildu dituzte: www.japprendslebasque.com.
Euskal musikaz zaletzea, bere haurrari ipuinak irakurtzen menturatzea, ezagutza berriak egin nahi izatea... Kanpaina hunek, ikasteko motibazioak anitzak direla eta bakoitzaren baitan oihartzuna desberdina dela erakusten du. Euskara zuen erara, has zaitezte hemendik!











