Herriz Herri - Makea (L) | 2024ko Irailaren 19a

Makea Oinez

Makea%20Oinez

Etxe Handia elkarteak urtero bezala Makea Oinez antolatzen du, irailaren 29an iraganen da.

Aurten, parte-hartzaile bakoitzeko euro bat emana izanen da Baionako ospitaleko onkologia eta hematologia zerbitzuetan baldintzak hobetzeko lan egiten duen Kimio Peñari.

Ezkerparetan hitzordua eman da (7:30), gosaria eskainia da, ondotik ibilaldi desberdinak abiatuko dira. Lau ibilaldi proposatuak dira: "Ttikia" 13km (650 metro desnibel), "Urtsu" 17km (800 metro desnibel), "Baigura" 22km (1050 metro desnibel) eta "Makea Oinez" 36km (1.800 desnibel).

Urtero bezala, joëlette-delakoarekin etorri nahi duten pertsonak ongi etorriak dira, Ttikia ibilbidea karro horientzat egingarria da.

Mendi kaskoetan ibiliko direnek jateko eta edateko pausak ukanen dituzte, bai eta heltzean. Galdegina da bakoitzak bere baso berria segiaraz dezan. Bezperatik etorri nahi dutenek Etxetoan lo egiteko posibilitatea badute.

Prezioa 6 eta 16 urte artean 5 euro, bestek 10 euro.

Agian denbora ederra lagun, egun atseden baten pasatzeko mentura!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3753. zbk

Gure Hitza | 2024/09/19

Zer da kirolari ona izatea?

Ainhoa Etchenique

Joko Olinpikoak anitz aipatu dira, sustut medaila anitz irabazi dituzten kirolariak. Kirolari batzuen balentriak behin eta berriz aipatu dira, batzuek betirako historia markatzen lortu baitute.

Kirolari onenaren izena baizik ez da entzuten, argi guzia beregainean emana da. Nehork ez du pentsatzen ilunean diren kirolari horiei, egun batean kirolari onenaren leku horretan egoteko urte luzaz gogor entrenatzen direnei, maila horretara sekulan iristen lortu ez dutenei,...

Ni arraunlaria naiz. Aurten nire bigarren sasoia izan da lehen mailan. Joan den urtean, 10 hilabetez astean 6 aldiz entrenatu nintzen, azkenean ligan 3 aldiz bakarrik arraun egiteko. Ordezkaria zirenean aurpegi ona eman behar diozu entrenatzailearen erabaki guziei, erakutsi behar diozu beti motibatua zirela, entrenamendu guzietara etortzen segitu behar duzu,... Ordezkariek titularrak lagundu behar dituzte, ontzia uretaratzen lagundu behar...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016