Herriz Herri - Baiona (L) | 2024ko Irailaren 19a

Hitzaldia - Euskal Museoa - Itzulpenaren eguna

Garazi Arrula Ruiz idazle, itzultzaile eta editorea
Garazi%20Arrula%20Ruiz%20idazle_%20itzultzaile%20eta%20editorea

Hitzaldia

Irailaren 25ean (16:30), Philippe Laplaceren mintzaldia iraganen da,"Euskal Herriko megalitoen misterioa"gaiaren inguruan. Peña Taurine Côte Basque elkarte kulturalean iraganen da. Hitzaldia frantsesez izanen da, parte hartzeko 5 euro pagatu beharko dituzte elkarteko kideak ez direnek.

Euskal Museoa

Irailaren 26an (18:00), "Itsasontziak eraiki Aturri-Beherean. XVIII. eta XIX. mendeko guneak eta eragileak" deitu hitzaldia iraganen da. Sophie Lefort-ek du animatuko, frantsesez izanen da eta urririk.

Itzulpenaren eguna

Irailaren 26 eta 27an iraganen da itzulpenaren egunaren 3. edizioa. ATLF eta Matrana egiturek antolaturik, Bordeleko Montaigne unibertsitateko "Euskal Ikasketak" saila eta Elkar liburu dendaren laguntzarekin antolatua izanen da. Euskarazko, ingelesezko, italierazko eta portugesezko itzultzaileak hurbilduko dira Baionara.

Huna besteak beste egitarauan izanen dena:

- Irailaren 26an (18:00), Garazi Arrula Ruizidazle, itzultzaile eta editorearen hitzaldia, Elkar liburu dendan. Gaia:"Euskaraz idatzi, itzuli, argitaratu egun".Sartzea urririk eta denei idekia izanen da.

- Irailaren 27an (15:00-16:30), itzulpengintza literarioari buruzko tailerra, ingelesetik frantsesera edo euskaratik frantsesera(aitzinetik emanez izena, baina urririk), Errobi campusean 164 eta 168. geletan.

- Irailaren 27an (18:00-19:30), itzulpengintza lehiaketaNahia Zubeldia eta Antton Harignordoquyrekin, Itxaro Bordaren testu inedito bat oinarriizanez. Sartzea urririk eta denei idekia izanen da,Errobi campuseko auditorium gelan.

www.helloasso.com webgunearen bitartez tokia erreserbatu daiteke, eta egitaraua zehazkiago ezagutu.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3753. zbk

Gure Hitza | 2024/09/19

Zer da kirolari ona izatea?

Ainhoa Etchenique

Joko Olinpikoak anitz aipatu dira, sustut medaila anitz irabazi dituzten kirolariak. Kirolari batzuen balentriak behin eta berriz aipatu dira, batzuek betirako historia markatzen lortu baitute.

Kirolari onenaren izena baizik ez da entzuten, argi guzia beregainean emana da. Nehork ez du pentsatzen ilunean diren kirolari horiei, egun batean kirolari onenaren leku horretan egoteko urte luzaz gogor entrenatzen direnei, maila horretara sekulan iristen lortu ez dutenei,...

Ni arraunlaria naiz. Aurten nire bigarren sasoia izan da lehen mailan. Joan den urtean, 10 hilabetez astean 6 aldiz entrenatu nintzen, azkenean ligan 3 aldiz bakarrik arraun egiteko. Ordezkaria zirenean aurpegi ona eman behar diozu entrenatzailearen erabaki guziei, erakutsi behar diozu beti motibatua zirela, entrenamendu guzietara etortzen segitu behar duzu,... Ordezkariek titularrak lagundu behar dituzte, ontzia uretaratzen lagundu behar...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016