Herriz Herri - Itsasu (L) | 2024ko Irailaren 19a

AEK ikastaroak - Jostun bat Atekan - 2024ko "Irailekoak" poesia-ospakizuna

AEK ikastaroak

Euskara goxoki ikasi eta bizi nahi duenak, maila guzietako eskaintza badu Itsasun.


Xehetasun eta izen emaitea: irailaren 16tik 19ra (9:00-12:00/15:00-20:00), irailaren 20an (9:00-16:00).

Helbidea: 124 Xilarreneko bideaÀ¢'€'" 05-59-93-40-83 - itsasu@aek.eus.


Jostun bat Atekan

Jostun (edo dendari) batek proposatzen ditu bere zerbitzuak: ostiral guziz egonen da Atekan herritarren beharrei ihardesteko (9:00-12:00/13:30-18:30).


Astean behineko tailer horrek sorkuntzari ere utziko dio lekua, ideiaz betea baita Ghislaine trapu zaharren baliatzeko.

Harremanak (Ghislaine): 06-98-70-92-18 edo ghispangirls64.p@gmail.com.


2024ko "Irailekoak" poesia-ospakizuna

Irailaren 28an eta 29an antolatuko da, Itsasuko hainbat lekutan. Ekimenaren helburu nagusia euskal poeten lana gizarteratzea da; nolanahi ere, beste bazter batzuetako olerkariek ere parte hartuko dute ospakizunean. Informazio gehigarriak www.euskaltzaindia.eus webgunean atzeman daitezke.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3753. zbk

Gure Hitza | 2024/09/19

Zer da kirolari ona izatea?

Ainhoa Etchenique

Joko Olinpikoak anitz aipatu dira, sustut medaila anitz irabazi dituzten kirolariak. Kirolari batzuen balentriak behin eta berriz aipatu dira, batzuek betirako historia markatzen lortu baitute.

Kirolari onenaren izena baizik ez da entzuten, argi guzia beregainean emana da. Nehork ez du pentsatzen ilunean diren kirolari horiei, egun batean kirolari onenaren leku horretan egoteko urte luzaz gogor entrenatzen direnei, maila horretara sekulan iristen lortu ez dutenei,...

Ni arraunlaria naiz. Aurten nire bigarren sasoia izan da lehen mailan. Joan den urtean, 10 hilabetez astean 6 aldiz entrenatu nintzen, azkenean ligan 3 aldiz bakarrik arraun egiteko. Ordezkaria zirenean aurpegi ona eman behar diozu entrenatzailearen erabaki guziei, erakutsi behar diozu beti motibatua zirela, entrenamendu guzietara etortzen segitu behar duzu,... Ordezkariek titularrak lagundu behar dituzte, ontzia uretaratzen lagundu behar...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016