Herriz Herri - Beskoitze (L) | 2024ko Irailaren 19a

Urgazietako pestak - AEK-ren euskarazko kurtsoak

Urgazietako pestak

Huna beraz urtero bezala uda hondar huntan, Urgazieta auzo guneko pestak ditugula irailaren 27ko asteburuan.

Ostirala, 27a: (19:00) komiteko gazteen ibilaldia: 25 bat gaztek karro apaindu batean herriko auzo guneak inarrosiko dituzte zintzur bustitze batzuen truk eta pertsu hauek botatuz:

Beskoitzeko herritar, partaide elkartu

Laguntza guziagatik, herria indartu

Zueri esker baitira besta hauk agertu

Komiteak nahi ditu guziak eskertu!

Larunbata, 28a: (9:00) ibilaldi gastronomikoa (oinez lasai edo lasterka) kaloria galduak berreskuratzeko ibilbideko hornikuntza guneetan izanen da jasta! (15:00) haurren arratsaldea, joko puzgarriak, makillajea eta komiteak eskainitako atsaskaria. (19:00) zintzur bustitzea eta ondotik afaria (txerrikume errea...) edo pintxoak Larre ostatuan. (23:00) dantzaldia Gaubele taldearekin.

Igandea, 29a: (9:00) ekoizleen eta sortzaileen merkatua, (10:00) meza nagusia karpapean, (11:00) bestetako hitzaldia eta zintzur bustitzea komiteak eskainirik, Euskurra taldeak alaiturik. (12:30) paëlla bazkaria tokian berean edo etxera ekartzeko. (13:00) Behi lasterketa eta bestak bururatzeko talo eta garagarno.

Besta on deneri.

AEK-ren euskarazko kurtsoak

Hainbat urteren ondoren, berriz ere Gau Eskola izanen da Beskoitzen, Hazparneko AEKren laguntzarekin, 2024-2025 ikasturtean zehar (irailaren 30ean kurtsoen hastapena). 3 oren astean arrats batez, eskola elebidun eta ikastoletako burasoentzat, 18:30 edo 19:00etatik goiti; 5 oren astean 2 arratsez, 2,5 oren arrats bakoitzean; 6 oren astean 2 egunez, 3 oren egun bakoitzean.

Talde batean ikasle guttiegi bada, Hazparneko ikasleekin osatzen saiatuko gira, Hazparnen edo Beskoitzen emanez klaseak.

Dudak badituzue? Zenbaki huntarat deitzen ahal da: 05-47-02-48-74 edo hazparne@aek.eus idatzi.

Bilkura izanen da irailaren 21ean (9:30) Beskoitzeko Elkartetxe gelan.

Bertzalde, euskara erakasteko prest den norbait AEK informa dezala (hazparne@aek.eus).

Gau Eskolekin batera, jakin ezazue Mintzapraktikak antolatuak izanen direla hilabeteko 1. eta 3. ostiraletan, (19:00) Larre ostatuan, urritik aitzina.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3753. zbk

Gure Hitza | 2024/09/19

Zer da kirolari ona izatea?

Ainhoa Etchenique

Joko Olinpikoak anitz aipatu dira, sustut medaila anitz irabazi dituzten kirolariak. Kirolari batzuen balentriak behin eta berriz aipatu dira, batzuek betirako historia markatzen lortu baitute.

Kirolari onenaren izena baizik ez da entzuten, argi guzia beregainean emana da. Nehork ez du pentsatzen ilunean diren kirolari horiei, egun batean kirolari onenaren leku horretan egoteko urte luzaz gogor entrenatzen direnei, maila horretara sekulan iristen lortu ez dutenei,...

Ni arraunlaria naiz. Aurten nire bigarren sasoia izan da lehen mailan. Joan den urtean, 10 hilabetez astean 6 aldiz entrenatu nintzen, azkenean ligan 3 aldiz bakarrik arraun egiteko. Ordezkaria zirenean aurpegi ona eman behar diozu entrenatzailearen erabaki guziei, erakutsi behar diozu beti motibatua zirela, entrenamendu guzietara etortzen segitu behar duzu,... Ordezkariek titularrak lagundu behar dituzte, ontzia uretaratzen lagundu behar...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016