Herriz Herri - Lekorne (L) | 2024ko Irailaren 19a

Fitness eta pilate kurtsoak - Adinekoentzat tailerrak

Fitness%20eta%20pilate%20kurtsoak%20%20-%20Adinekoentzat%20tailerrak

Fitness eta pilate kurtsoak

Aste huntan Hodi Aldean fitness (19:00-19:45) eta pilate (19:45-20:30) kurtsoak hasi dira, asteazken guziz iraganen dira. Ez da berantegi, interesatuek izena emaiten ahal dute 06-86-47-19-29 numerora deituz. Urtearentzat 100 euro ordaindu beharko da.

Adinekoentzat tailerrak

Ostegunetan (9:00-10:00) oreka atxikitzeko ariketak erakutsiak izanen dira, ondotik (10:15-11:15) beste oren batez "Brain ball" deitu tailerra iraganen da. Brain Ball metodoa psikomotrizitate aktibitatea da, kontzentrazioa, koordinazioa eta konfiantza garatzen laguntzen duena. Aktibitate hauek adinetakoentzat eginak dira, xehetasunentzat edota izena emaiteko: 06-86-47-19-29.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3753. zbk

Gure Hitza | 2024/09/19

Zer da kirolari ona izatea?

Ainhoa Etchenique

Joko Olinpikoak anitz aipatu dira, sustut medaila anitz irabazi dituzten kirolariak. Kirolari batzuen balentriak behin eta berriz aipatu dira, batzuek betirako historia markatzen lortu baitute.

Kirolari onenaren izena baizik ez da entzuten, argi guzia beregainean emana da. Nehork ez du pentsatzen ilunean diren kirolari horiei, egun batean kirolari onenaren leku horretan egoteko urte luzaz gogor entrenatzen direnei, maila horretara sekulan iristen lortu ez dutenei,...

Ni arraunlaria naiz. Aurten nire bigarren sasoia izan da lehen mailan. Joan den urtean, 10 hilabetez astean 6 aldiz entrenatu nintzen, azkenean ligan 3 aldiz bakarrik arraun egiteko. Ordezkaria zirenean aurpegi ona eman behar diozu entrenatzailearen erabaki guziei, erakutsi behar diozu beti motibatua zirela, entrenamendu guzietara etortzen segitu behar duzu,... Ordezkariek titularrak lagundu behar dituzte, ontzia uretaratzen lagundu behar...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016