Herriz Herri - Heleta (NB) | 2024ko Irailaren 19a
"Heleta gaindi"
Adi egon, Heletan Gaindi jiten zauku! Irailaren 22a atxik buruan, gure bi oinezko ibilaldiak (11 eta 21km) eta gure bi VTT ibilaldiak (24 eta 36km) deskubritzeko; Baigura, Moane, Mendekao eta Garralda inguruan. Hornigai gormantak ukanen dituzue bidean.
7tatik goiti "Erregelun" izen emateak hartuko dira eta abiatzea (7:30) inguru eginen da.
Hobe jitea izen-emaite fitxak aitzinetik beterik ukanez bai eta gazteenentzat burasoen baimenezko paperarekin. Dokumentu horiek aurki ditzakezue gertakariaren Facebook orrian. Egunean berean egiten ahalko da ere bai. Zatozte saldo handian Notre Dame eskola eta proiektu pedagogiko desberdina sustengatzera! Helmugan ostatua izanen da burger eta ogitartekoekin. Zuen kirol oinetakoak ez ahantzi! Aitzinetik eskertzen zaituztegu.
Gosta saria: VTT 8€, oinezkoa 6€, haurrek 12 urte arte 3€. Xehetasunak: www.facebook.com/heletangaindi edo mailez: heletangaindi@gmail.com.











