Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2024ko Irailaren 19a

Lazken trail lasterkaldia

Abiatzea Antzaramendiko urtegian eginen da
Abiatzea%20Antzaramendiko%20urtegian%20eginen%20da

Asteburu huntan, irailaren 21 eta 22an, Lazken Abentura elkarteak lehen aldikotz Euskal Herrian antolatzen du Lazken trail deitu lasterkaldi berezia Ortzaizen, Ahaizemendi gainean Antzaramendi eta Larramendi kaskoetan. Lehen abiatzea, ibiakoitzean goizeko 6 orenetan, eginen da Antzaramendi gaineko urtegiaren ondotik. Lasterkariek behar dute egin 6,5 kilometroko joan-jina oren batez petik bertzenaz kanporatuak dira. Barne gelditzen direnek ondoko orenean eginen dute berriz abiatzea eta hola izanen da oren guziez azken bat gelditu arte eta hura izanen da irabazduna. Antolatzaileek berek ez dakite noiz bururatuko den lasterkaldia, zeren izena emana duten zonbait lasterkarik badute lasterkaldi luzeen egiteko usaia, hala nola Pantxo Saint-Martin, Paxkal Delannoy eta David Nesprias gizonetan edo Séverine Duhalde emazteetan. Lasterkariek eta heien sustengatzerat etorriko direnek jateko eta edateko aurkituko dute Antzaramendi gainean, zikiroa ogitartekoetan eta taloak eta hori larunbat eta igandean. Lasterkaldi gunerat ezin da beribiletan etorri, aparkalekuak aski urrun dira eta oinez beharko da hurbildu.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3753. zbk

Gure Hitza | 2024/09/19

Zer da kirolari ona izatea?

Ainhoa Etchenique

Joko Olinpikoak anitz aipatu dira, sustut medaila anitz irabazi dituzten kirolariak. Kirolari batzuen balentriak behin eta berriz aipatu dira, batzuek betirako historia markatzen lortu baitute.

Kirolari onenaren izena baizik ez da entzuten, argi guzia beregainean emana da. Nehork ez du pentsatzen ilunean diren kirolari horiei, egun batean kirolari onenaren leku horretan egoteko urte luzaz gogor entrenatzen direnei, maila horretara sekulan iristen lortu ez dutenei,...

Ni arraunlaria naiz. Aurten nire bigarren sasoia izan da lehen mailan. Joan den urtean, 10 hilabetez astean 6 aldiz entrenatu nintzen, azkenean ligan 3 aldiz bakarrik arraun egiteko. Ordezkaria zirenean aurpegi ona eman behar diozu entrenatzailearen erabaki guziei, erakutsi behar diozu beti motibatua zirela, entrenamendu guzietara etortzen segitu behar duzu,... Ordezkariek titularrak lagundu behar dituzte, ontzia uretaratzen lagundu behar...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016