Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2024ko Irailaren 19a

Erakusketa - Izpegiko bestak - "Kintondare" proiektua - Trukaketa - Germietako pala lehiaketak

Eugiko herria
Eugiko%20herria

Erakusketa

Ehungarren urtearen ospatze egunean agertua, Zaharrer Segi elkarteak bere lehengo eta oraiko pilotariez egin duen argazki erakusketa Herriko Etxe zaharrean ikusgai da heldu den urriaren 7a arte, egun guziz igandez salbu (9:30-18:00).

Argazki horietarik gehienak ere ikusten dira Ximun Larrek hemengo pilotaren historiaz idatzi duen liburuan.

Izpegiko bestak

"Herria zatitzeko inposatu zaukuten mugak gero eta gehiago berexten gaituelako!" Baztan eta Baigorriko gazteek besta horiek antolatzen dituzte banaketa horri buru egiteko xedearekin"zubiak eraikitzeko eta saretzeko", euskara delarik bi eskualdeen arteko lotura.

Buruilaren 20 eta 21ean iraganen dira ortzirale eta ibiakoitzez. Egitaraua:

- Ortziralez (20:00) Bereko bentan, Asisko eta Dom Campistron-en marrazki emanaldia.

- Ibiakoitzez, mendi martxa Baigorritik Izpegira (8:30), bizikletaz igaitea elizako plazatik (11:00), Porrotxekin irri kantu eta jolas (11:00), zintzur bustitzea Baigorri eta Erratzuko gaiteroekin eta "Inen da zeit" txarangarekin (12:00), ekitaldi nagusia (13:00), bazkari herrikoia (14:00), poteoa 3 bentetan Elektrotxorongorekin (17:30), afari eskaintza Baigorriko ikastolak antolaturik (21:00), kontzertuak Spartak Dementziala, Tatxers eta DJ Àƒ'œzkülüz.

Bazkariko txartelak salgai Basaizea elkarteko webgunean (basaizea.com), Oronoz saltegian eta Erratzuko Zubipunta ostatuan.

Autobusak izanen dira. Baigorritik Izpegira (11:00), (13:00), (20:00) eta Izpegitik Baigorrira (19:30), (2:00), (5:00).

"Kintondare" proiektua

Herriko Etxeak jakinarazten dauku Kintoa lurraldean barna diren xedeetan parte hartzeko engaiamendua berritu duela. Partaide dira Baigorri, Banka, Urepeleeta Esteribargo herriak, ibarreko sindikata baita Eugi eta Zubiriko kontseiluak. Deneri idekia izanen den bilkura proposatzen dute buruilaren 25ean asteazkenarekin (20:00) Herriko Etxean. Karia hortara, egin nahi diren obra guzien berri emanen da zehazki.

Horren segidan, lehengo zerga etxea sasoinlarien bizitegi bat bilakarazteko ideia baitute, proiektu hortan interesa luketen enpresekin eztabaidatuko da.

Trukaketa

Kolegioko adina duten gazteentzat da abisu hau: Baigorri eta Baztan aldeko gazteen arteko trukaketa eguna heldu den urriaren 19an iraganen da. Izen emaiteak Herriko Etxean egiten dira.

Germietako pala lehiaketak

Finalak joan den ibiakoitzean jokatu dira, besta egunaren karietara. Emaitzak:

Buruz buru 2. maila: Unai Mocho 35/ Betti Cherbero 31.

Buruz buru 1. maila: Bixente Izoco 35/ Iñaki Rozados 20.

Binazka 2. maila: Alain eta Idoia Suhas aita-alabak 40/ Leire Laxague-Marie Jo Uhalde 36.

Binazka 1. maila: Iñaki Rozados -Betti Olçomendy 40/ Gilen Zaldunbide-Martta Hirigaray 37.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3753. zbk

Gure Hitza | 2024/09/19

Zer da kirolari ona izatea?

Ainhoa Etchenique

Joko Olinpikoak anitz aipatu dira, sustut medaila anitz irabazi dituzten kirolariak. Kirolari batzuen balentriak behin eta berriz aipatu dira, batzuek betirako historia markatzen lortu baitute.

Kirolari onenaren izena baizik ez da entzuten, argi guzia beregainean emana da. Nehork ez du pentsatzen ilunean diren kirolari horiei, egun batean kirolari onenaren leku horretan egoteko urte luzaz gogor entrenatzen direnei, maila horretara sekulan iristen lortu ez dutenei,...

Ni arraunlaria naiz. Aurten nire bigarren sasoia izan da lehen mailan. Joan den urtean, 10 hilabetez astean 6 aldiz entrenatu nintzen, azkenean ligan 3 aldiz bakarrik arraun egiteko. Ordezkaria zirenean aurpegi ona eman behar diozu entrenatzailearen erabaki guziei, erakutsi behar diozu beti motibatua zirela, entrenamendu guzietara etortzen segitu behar duzu,... Ordezkariek titularrak lagundu behar dituzte, ontzia uretaratzen lagundu behar...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016