Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2024ko Irailaren 19a

Margolan eta marrazki lehiaketa Donapaleun - Didier Laplénie, Errecart lizeoko zuzendari ohia ohoratua - Dolu - Donapaleuko zerri merkatuko hirigintza proiektua eztabaidan

Margolan%20eta%20marrazki%20lehiaketa%20Donapaleun%20-%20Didier%20Laplenie_%20Errecart%20lizeoko%20zuzendari%20ohia%20ohoratua%20-%20Dolu%20-%20%20%20%20Donapaleuko%20zerri%20merkatuko%20hirigintza%20proiektua%20eztabaidan

Margolan eta marrazki lehiaketa Donapaleun

"Donapaleu kolorez" deitzen da herriak eta Bideak kultur guneak antolatzen duten margolan eta marrazki lehiaketa. Irailaren 21 eta 22an iraganen da. Deneri idekia da, haur, nerabe eta heldueri.

Eginak izanen diren obrak, publikoari erakutsiak izanen dira irailaren 22an igandez (17:00-19:00), merkatu estalian. Memento berean, epaimahaiaren eta publikoaren bozketa eginen da eta ondotik sari banaketa.

Xehetasun gehiago ukaiteko eta izenak emaiteko, harremanetan jartzen ahal da contact@chemins-bideak.com edo 06-70-62-68-41 telefonoz.

Didier Laplénie, Errecart lizeoko zuzendari ohia ohoratua

Uda hastapen huntan, Jean Errecart lizeoko arduradunak, erakasleak eta langileak bildu dira Didier Laplénie zuzendari ohia agurtzeko. 15 urtez lizeoko harat-hunatak kudeatu ondoan, erretretara joateko tenorea jin zaio. Jean Pierre Goity lizeoko lehendakariak eskertu du denen izenean, azpimarratuz ekarri dituen berritasunak. Bere segida hartu duen André Larralde zuzendari berriak, Didier Laplénieren lanbidea oroitarazi du. Zuzendari ohia ohoratzeko, makila eta boneta eskainiak izan zaizkio. Bururatzeko, janari mahain baten inguruan langileek eskaini apairua partekatu dute.

Nb: gaur egun, Jean Errecart lizeoan 340 ikasle ibiltzen dira, 20 Erizain Laguntzaile Institutuan, 210 Etchecopar kolegioan eta 130 lehen mailan. Orotarat 700 bat ikasle.

Dolu

Donapaleun, Arño Laborde Lahirikoa pausatu da uztail hastapenean. 63 urte zituen. Laboraria zen eta Donapaleuko kontseiluan zen Massondo auzapezaren ekipan.

Donapaleuko zerri merkatuko hirigintza proiektua eztabaidan

Duela urte bat, Donapaleuko Herriko Etxeak erabaki zuen ikerketa abiatzea zerri merkatuaren inguruan den eremuan hirigintza proiektu baten asmatzeko. Ikerketa hori abiarazi zuen "D'une ville à l'autre" kabinetearen laguntzarekin.

Lan horren lehen ondorioak ezagutzeko, Herriko Etxeak bilkura antolatu du irailaren 4an Bideaken. Berrogoi bat herritar urbildu dira kabinetearen proposamenak eztabaidatzeko. Bilkura giro onean iragan da eta proiektatuak izan diren dokumentuak Donapaleuko herriaren sarean ikusten ahalko dira hemendik laster. Ikerketa horrek herriari baliabideak eman beharko lizkioke bere proiektua bururatzeko.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3753. zbk

Gure Hitza | 2024/09/19

Zer da kirolari ona izatea?

Ainhoa Etchenique

Joko Olinpikoak anitz aipatu dira, sustut medaila anitz irabazi dituzten kirolariak. Kirolari batzuen balentriak behin eta berriz aipatu dira, batzuek betirako historia markatzen lortu baitute.

Kirolari onenaren izena baizik ez da entzuten, argi guzia beregainean emana da. Nehork ez du pentsatzen ilunean diren kirolari horiei, egun batean kirolari onenaren leku horretan egoteko urte luzaz gogor entrenatzen direnei, maila horretara sekulan iristen lortu ez dutenei,...

Ni arraunlaria naiz. Aurten nire bigarren sasoia izan da lehen mailan. Joan den urtean, 10 hilabetez astean 6 aldiz entrenatu nintzen, azkenean ligan 3 aldiz bakarrik arraun egiteko. Ordezkaria zirenean aurpegi ona eman behar diozu entrenatzailearen erabaki guziei, erakutsi behar diozu beti motibatua zirela, entrenamendu guzietara etortzen segitu behar duzu,... Ordezkariek titularrak lagundu behar dituzte, ontzia uretaratzen lagundu behar...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016