Herriz Herri - Senpere (L) | 2024ko Irailaren 19a

Ondarearen Europar Egunak - Senperen Jauregi - Abuztuko sortze eta heriotzak - Elkarteen forua - Thomas Kahn-en kontzertua ezeztatua - Euskaldunak eta Bakalau arrantza

Pilotarien xokoa elkarteen foruan
Pilotarien%20xokoa%20elkarteen%20foruan

Ondarearen Europar Egunak

Aste hondar huntan, zonbait ekitaldi plantan ezarriak dira. Erakusketa ibiltaria proposatua da Jakobe bideetaz baita Erdi Aroko komunikabideak aipagai izanen dira, CPS, Oinez eta Jakobia elkarteen ekimenez. Ikusten ahalko da, ostiralean Herriko Etxeko ezkontzen gelan, larunbat goizean merkatu plazan, arratsaldean gazteluko parkean eta igandean plazako Errotan. Larunbatean: pilotako ekomuseoa bisita liteke goizarekin urririk, 45 minutuko bisita, erran gabe doa hemen senpertar pilotari anitz nabarituak direla. Erreserba aitzinetik turismo bulegoan edo https://www.en-pays-basque.fr/visite/ecomusee-de-la-pelote-et-du-xistera-pilotari/. Larunbat arratsaldean (14:00-16:00) Senpereko gazteluaren bisitatzea, CPS elkartearen azalpenekin, iduriz Lapurdiko gaztelu zaharrenetarik da, mendez-mendetako altxor historikoa baitago herriarentzat. Eskerrak Solorzano Edouard margolari eta eskultore artista eta hemengo jabearen baimenarengatik. Larunbat eta igande osoan (10:00-19:00) plazako Errotaren bisita, arto edo ogi bihien irintzea, talo eta euskal bixkotxak ere salgai. Igande arratsaldean, Jean Sauvaire idazle eta kulturaz aditua ongi ezagunak, gure eliza bisitaraziko du (15:00-16:00).

Senperen Jauregi

Izenburu hunekin, Senpereko Kultur eta Ondare elkarteak argitaratu du 24. Buruxkak, eskuratzen ahal dena Herriko Etxean edo turismo bulegoan. Sekulako lan sakona eramana izan da, Senpereren buru izan diren Jaunen historia azaltzerakoan, hala nola Amezketako Jaunaren familia zahar bati lotuak ziren. Senpere eta bere Jauregiaren historia biziki aberatsa delakoan, hemen gehienik Erdi Aroa aipagai dute. Bertze Buruxkak iragarriak dira gai huni buruz. Herritarren artean, gure JauregiaXVII. mendeko sarraskieri lotua litaike, "Sorginen Gaztelua" bezala izendatua baitago. Galdera egina da bukaeran, ez ote den mementoa Lapurdin dagon ondare berezi horri zaharberritze bat abian emaitea, senpertarrek harrotasuna eskura dezaten?

Abuztuko sortze eta heriotzak

Sortzeak: Guilçou Ainhoa, Pereira de Carvalho Louis etaPerdoux Julien. Heriotzak: Mille Marie José sortzez Etcheverry 70 urte, Eliceche Juana sortzez Michelena 93 urte, De Yzaguirre Denis 76 urte, Eneriz Jean Pierre 86 urte eta Iciaga Lucie sortzez Sorondo 86 urterekin. Dolumin bizienak hauen familia eta adixkide guzieri.

Elkarteen forua

Ikusmin handia sortzen da urtero, aurten ere jendetza hurbildu da Larreko kulturgunera. Aitortzekoa da, hainbertze elkarte izanik alor desberdinetan, hauta bazela jendeen eskaerei erantzuteko gisan. Olinpiar Jokoen biharamunerako, kirolari dagozkion taldeek galdera gehiago ukan duten, ez dakigu! Denek, plazer handiarekin ikusten dute herritarren bilketa hori.

Thomas Kahn-en kontzertuaezeztatua

"Soul Music" delakoaren printze bezala ezagutua den kantari ospetsu hori, ahots kordetarik operatu beharra dago. Beraz larunbatean iragan behar zen kontzertua Larreko kulturgunean deuseztatua da. Iragarria litaike 2025eko apirilean, orainokoan ez da deus finkaturik.

Euskaldunak eta Bakalau arrantza

Aipatu bezala, ostegun huntan antolatua da konferentzia, Peio Echeverriak animatua, Inharria baserrian (19:00) urririk, Senpereko Kultur eta Ondare elkartearen ekimenez. Bretainiako zinematekatik, film mutua Yvon De Guingot-en ganik, 1924anTernuako omonier izana. Biarnoan aurkitutako dokumentuak nehoiz ikusi gabeak. Garai bateko artxibo eta anekdota askok kontatzen dute euskal arrantzak ukan duen garrantzia, historian zehar. Ez huts egin.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3753. zbk

Gure Hitza | 2024/09/19

Zer da kirolari ona izatea?

Ainhoa Etchenique

Joko Olinpikoak anitz aipatu dira, sustut medaila anitz irabazi dituzten kirolariak. Kirolari batzuen balentriak behin eta berriz aipatu dira, batzuek betirako historia markatzen lortu baitute.

Kirolari onenaren izena baizik ez da entzuten, argi guzia beregainean emana da. Nehork ez du pentsatzen ilunean diren kirolari horiei, egun batean kirolari onenaren leku horretan egoteko urte luzaz gogor entrenatzen direnei, maila horretara sekulan iristen lortu ez dutenei,...

Ni arraunlaria naiz. Aurten nire bigarren sasoia izan da lehen mailan. Joan den urtean, 10 hilabetez astean 6 aldiz entrenatu nintzen, azkenean ligan 3 aldiz bakarrik arraun egiteko. Ordezkaria zirenean aurpegi ona eman behar diozu entrenatzailearen erabaki guziei, erakutsi behar diozu beti motibatua zirela, entrenamendu guzietara etortzen segitu behar duzu,... Ordezkariek titularrak lagundu behar dituzte, ontzia uretaratzen lagundu behar...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016