Hegoaldean | 2024ko Irailaren 19a

Lanbide ikastetxeek ikasturtea hasi

A.E.

Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) ikasturte honetan, Lanbide Heziketako ikastetxeek orotarat 49.233 ikasle errezibitu dituzte, 64.105 leku daude, jaz baino 5.780 gazte gehiago. Izenen emateko epea oraindik zabalik da.

Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez leku horietatik gehienak goi mailako zikloetakoak dira eta %70 sare publikokoak. Pradales Eusko Jaurlaritzako lehendakariak azaldu du ondoko urteetan irakaskuntza profesionalak ardura garrantzitsua beteko duela.

49.233 ikasle horietatik 7.180 Arabakoak dira, 23.328 Bizkaikoak eta 18.725 Gipuzkoakoak. Sektoreka sailkatuta, ikasleen %41,12k industria sektoreko ikasketak hautatu dituzte; %56,28k zerbitzu alorrarekin lotutakoak eta %2,5ek laborantza/arrantza ardatz dutenak. Sektore teknologikoan matrikulatutakoen artean, %30,5 emazteak dira eta zientzia arloko ikasketetan %78,2 ordezkatzen dute. Datuen arabera, Euskadin Lanbide Heziketako ikasketak egiten dituzten ikasleen %90ak lana atzematen du.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Hegoaldean | 2024/09/19

Amonitea baten fosil erraldoia Langraiz Okan (Araba)

A.E.

Langraiz-Okan aurkitu duten amonitea
Langraiz-Okan%20aurkitu%20duten%20amonitea

Arabako Foru Aldundiak jakinarazi du, Langraiz Okan (Araba) amonitea batenfosil erraldoi batatzeman dutela. Bare korkoil itxura duen fosila, Kretazeo garaikoa da, 87 milioi urte inguru ukan behar lituzke, 61x56x6 zentimetroko neurria du. Ana del Val Kultura eta Kirol diputatuak adierazi duenez, 40 zentimetro inguruko amonite-fosilak ohikoak badira, atzeman berria 60 zentimetrokoa da.

Foru Erakundeak azaldu duenez, irail hasieran mendian ibilaldia egiten ari ziren pertsona batzuk zuten aurkikuntza atzeman, Arabako Zientzia Museoko kolekzioak kontserbatzeaz arduratzen den paleontologo bati jakinarazi zioten.

Pieza osorik zegoen, arteka eta arraildurarik gabe, fosila osorik ateratzeko arazorik ez da izan. Orain, Arabako Natur Zientzien Museoko zerbitzuen esku da. Aldundiak zaintzeko eta eginahala laster erakusgai jartzeko asmoa du.

Arabako Natur Zientzien Museoan duten hirugarrena amonitea da.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/09/19

Euskaltegien kanpaina abian

A.E.

Jaurlaritzak zortzi milioi euro inguru banatuko ditu euskara maila guzietan ikasteko dirulaguntzetan. Ikasturte honetan, berrikuntza gisa, dohainik izanen dira A1 eta C1 maila jarraitzeko eskolak. Jaurlaritzak euskara ikasteko erraztasunak emateko lau milioi euro bideratuko ditu. Arduradunek diote: "Euskara ikasteko sistema merkeago baten aldeko parioak fruitua ematen hasi da, urtearen amaierarako 7.000 ikaslek diru-laguntzak eskatuko dituzte".

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/09/19

Gidatzean odolean baimendutako gehienezko alkohol tasa erdiratua

A.E.

Espainiako Gobernuak erdira jaitsi nahi du gidatzeko baimenduta dagoen alkohol neurria gidari guzientzat, Fernando Grande-Marlaska barne ministroak iragarri duenez. Espainiako Barne ministroaren arabera, Espainiako Estatuan izaten diren istripuen erdietan baino gehiagotan alkoholak edota drogak zuzeneko eragina dute. Gaur egun legeak, odol litro bakoitzeko gehienez 0,5 gramo alkohol izatea baimentzen du. Marlaska ministroak xehetasunik eman ez badu ere, Barne Ministerioak adierazi du odolean baimenduta dagoen gehieneko alkohol tasa 0,5 gramotik 0,20ra jaistea dela asmoa (botatako aire litroko 0,25 miligramotik 0,10 miligramora).

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/09/19

Eusko Jaurlaritza espainiar gobernuarekin itunaren adosten

A.E.

Imanol Pradales Euskal Autonomiako Erkidegoko (EAE) lehendakariak "Forum Europa Tribuna Euskadi" saloian prentsaren aitzinean agertu da. Adierazi du: "Ausartak izateko garaia da, aurrez aurre dugun aukera aparta baliatuta, Espainiako Estatuarekin aldebiko itun politiko berria adostekoa da. Akordioak -nazio errealitatea- aitortu eta Ekonomia Itunaren eredua ukan behar du oinarri, autogobernuan, elkarbizitzan eta ongizatean hazteko".

Eman hitzaldian, lehendakariak, erkidegoak Espainiako Estatuarekin duen aldebiko harremana azaldu du, elkarrekiko aitortzan oinarritzen dela azpimarratuz. "Alde bakoitzak ezin dio besteari haren borondatea inposatu. Bien onerako hitz egin, negoziatu eta adostu beharra dago". Pradales lehendakariaren iritzian, adostu beharreko itunak hiru helburu ditu: autogobernua bermatu eta eguneratu, Gernikako Estatutua bere osotasunean bete eta etorkizuneko estatutu itun berri bat lortu.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/09/19

Lan astea 37,5 ordura murriztea eztabaidan

A.E.

Espainiako Gobernuaren asmoa soldatak murriztu gabe, asteko lanaldia 40 ordutik 37,5era jaistea da. Uda aurretik egin azken bileretan akordio zehatzik adostea lortu ez bazuten ere, langile eta nagusien sindikatuek adierazi zuten jarrera eraikitzailea izan zela. Enpresariek neurria aplikatzeko malgutasuna eskatu dute, espainiar gobernamendua engaiatu da proposamen berri batzuen egitera.

Lan Ministerioak lanordu ttipitzeko neurria 2025 urtean zehar plantan jarri nahi du. Enpresaburuek, beren aldetik, eskatzen dute lan murrizketak eragina ukan dezala aurrerantzean negoziatuko diren hitzarmenetan, indarrean daudenetan eraginik ukan gabe. CCOO eta UGT sindikatuek lanaldia 37,5 ordura murrizteko mobilizazioak aurreikusiak dituzte. Perez Rey ministroak akordioa lehenbailehen lortzea espero du.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/09/19

"Gaztek ez ote dute lan egin nahi?"

A.E.

Iñigo Juez Ajebask Euskadiko Enpresaburu Gazteen Federazioko presidenteak zioen: "Lan egiteko aldaketak badira, gazteek ordutegiak, mugikortasuna eta telelana gehiago estimatzen dituzte".

Euskadiko Enpresaburu Gazteen Federazioko presidenteak egin agerraldian azaldu du "gazteek ez dute lan egin nahi" entzutean, bere arabera, errealitatea ezin dela baztertu, gazteek lanbide moldeari garrantzi gehiago ematen dutela azpimarratu du. "Gazteei motibazioa falta zaie, jakin behar dugu zer behar duten". Adierazi duenez, eskakizun horiek guziak nola txertatu ahal diren bilatu behar da, denentzat aterabide onuragarria atzemateko, kontziliazioak gero eta garrantzi handiagoa duela gaineratu du. Gehitu du: "kezkatzen gaituen errealitatea da, baina ari gara lantzen".

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/09/19

Logelak kario

A.E.

Euskadiko Autonimia Erkidegoan, batez beste, logela bat alokatzea hilabetean 543 eurokoa da, duela 5 urte baino %57,5 (2019) gehiago eta duela 9 urte (2015) baino %73 gehiago, 2015eko abuztuan baino %73 gehiago. Bilbon, logelak alokatzeko, hilean prezioa 621 eurokoa da, 496 eurokoa Donostian eta 369 eurokoa Gasteizen.

...

Irakurri segida

Hegoaldean | 2024/09/19

Iruñan apartamendu turistikoak aski

A.E.

Iruñeko Herriko Etxeko EH Bildu, PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa taldeek ekimen ofiziala abian jartzea adostu dute, hiriko Alde Zaharrean apartamentu turistikoen lizentzia gehiago ez emateko.

2030eko Hiri Agendan azaldutakoaren ildotik, talde horiek elkarrekin egin ohar batean azaldu dutenez, "Prebentziozko hirigintza-aldaketa" gisa definitu akordioak auzoaren bizitegi eredua babestu nahi du, horren ehun komertziala defendatu eta turismo eredu jasangarria bultzatu.

Gaur egun horrelako 186 apartamentu badaude, auzoko etxebizitza guzien %2,8 eta hiri osoan dauden 337 apartamendu turistikoen erdia baino gehiago (%55). Azken bost urteetan, bakarrik 90 egoitza turistiko berri ezarri dituzte eta 21 eskaera badaude gai honetan mahai gainean.

...

Irakurri segida

3753. zbk

Gure Hitza | 2024/09/19

Zer da kirolari ona izatea?

Ainhoa Etchenique

Joko Olinpikoak anitz aipatu dira, sustut medaila anitz irabazi dituzten kirolariak. Kirolari batzuen balentriak behin eta berriz aipatu dira, batzuek betirako historia markatzen lortu baitute.

Kirolari onenaren izena baizik ez da entzuten, argi guzia beregainean emana da. Nehork ez du pentsatzen ilunean diren kirolari horiei, egun batean kirolari onenaren leku horretan egoteko urte luzaz gogor entrenatzen direnei, maila horretara sekulan iristen lortu ez dutenei,...

Ni arraunlaria naiz. Aurten nire bigarren sasoia izan da lehen mailan. Joan den urtean, 10 hilabetez astean 6 aldiz entrenatu nintzen, azkenean ligan 3 aldiz bakarrik arraun egiteko. Ordezkaria zirenean aurpegi ona eman behar diozu entrenatzailearen erabaki guziei, erakutsi behar diozu beti motibatua zirela, entrenamendu guzietara etortzen segitu behar duzu,... Ordezkariek titularrak lagundu behar dituzte, ontzia uretaratzen lagundu behar...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016