Herriz Herri - Biarritz (L) | 2024ko Irailaren 19a
Idazketa tailerra - Film emanaldia - Maritzuli konpainia
Idazketa tailerra
Euskara ikasteko, euskaraz gozatzeko, euskaraz idazten ausartzeko gonbidapena luzatzen du Bea Salaberri idazleak animatuko duen tailerrarekin. Euskara ikasten ari direnei ere idekia da. Bea Salaberrik helduen euskalduntzearen alorrean lan egiten du, eta euskara irakasle eta didaktikari gisa ere ari da AEKn. Bi saio pentsatuak dira mediatekako irudi sail gunean: irailaren 21ean larunbatarekin (10:00-12:00) eta urriaren 19an larunbatarekin (10:00-12:00). Mintzalasai festibalaren karietara iraganen da, Euskal Kultur Erakundearekin partaidetzan. 14 urtetik gorakoei zuzendua da. Izenak emateko: 05-59-22-28-86.
Film emanaldia
Irailaren 23an (14:00), "Transmisioa" dokumentala ikusteko aukera izanen da kasinoan. "OlentzeroÀ‚'ren Lagunak"elkartearen eskutik, Argentinan egin bidaia erakutsia izanen da. Alabaina, elkarteak Argentinako euskal etxeen itzulia egin du Olentzeroren inguruko euskal tradizioaren ezagutarazteko. Euskaraz izanen da frantsesezko itzulpenarekin. Orotara oren bat eta laurden iraunen du. 12 urtetik gorakoei zuzendua da. Proiekzioaren ondotik, mahain-ingurua izanen da Argentinako euskal diasporaz.
Maritzuli konpainia
Maritzuli konpainia, 1996tik Euskal Herriko ondare materiala eta immateriala ikertu, baloratu eta hedatu du, sustut bi poloetan: dantza eta bere sistemak baita jantzi tradizionalak. Departamenduak izendaturik, "elkarte-sare buru" bilakatu da aurten. 25 urteko ibilbide baten aitorpen ofiziala da, eta elkarteko transmisio dinamika argitan ezartzen du, bai Euskal Herriko hainbat egiturekin, baita Euskal Herritik kanpoko iniziatiba batzuekin.
Bestalde, konpainiak irailaren 30etik goiti dantza kurtsoak berriz hasiko ditu, 7 eta 10 urte arteko haurrentzat astelehenetan (17:00-18:30) eta 11 eta 14 urte artekoentzat ostegunetan (17:00-18:30). Hasi berriak diren helduentzat kurtsoak astelehenetan iraganen dira (19:00-20:30) eta praktika erregularrentzat ostegunetan (19:00-20:30).
Horrez gain, elkartearen tailerretan parte hartzea ere proposatua da, besteak beste jantzi lanetan, erakusketa muntaketan eta gertakari publikoetan.











