Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2024ko Irailaren 19a
Ezkontza - Liburu berri eta Amarrain besta
Ezkontza
Buruilaren 14an ezkondu dira Maryline Le Chantoux eta Ganixhaurraeneko Sébastien Oxoby. Zorionak!
Liburu berri eta Amarrain besta
Igande huntan, buruilaren 22an, baditugu bi hitzordu, joan den astekotzat jadanik aipatuak.
Bidarrairi buruzko liburuaren aurkezpena (10:30), ondotik Herriko Etxeak eskainitako aperitifa.
Eta Amarrain besta: (9:00) meza, (10:30) pilota, (12:30) bazkaria 25 eurotan (amarrain, ahateki, ardi gasna, euskal bixkotxa, arno, kafe eta ondoko) eta zozketa.
Bi ekitaldi horietara ongi-etorri deneri.











