Azalekoa | 2024ko Irailaren 19a

Ikertuz eta hedatuz, lurraldeko historia ezagutarazi

A.E.

Dokumentaletik hartu argazkia: Mikel Erramouspe Gartzelako pilota soroa erakusten
Dokumentaletik%20hartu%20argazkia:%20Mikel%20Erramouspe%20Gartzelako%20pilota%20soroa%20erakusten

Urriaren 11, 12 eta 13an Aldude, Banka eta Urepeleko ate idekiak izanen dira, gaia "bakartasuna eta transmisioa" izanen delarik. Besteak beste, Aldudarrak elkarteak lekuko historiari buruz dokumentala hasi du, ate idekien "transmisio" gai huntan kokatzen dena. Dokumental horretaz gehiago ikasteko, Mikel Erramouspe proiektuaren bultzatzailearekin bildu gira.

Lurraldeko historia ezagutarazi nahian

Aldudarrak deitu kultur elkarteak, duela 4 urte etxez-etxeko proiektu baten abiatzea erabaki zuen, lurraldeko historia ezagutarazteko asmoz. Oharturik lurraldeko historia ez dela ezagutzen, gutti edo batere ez delako erakasten, bideo dokumental bat sortzea erabaki zuen Mikel Erramouspek, "Aldudeko memoria irudiz" izena hartu duena. Hasierako ideia gaika bideo muntaketa egitea zen, ondotik jendeari erakusteko, baina saretik ala telebistatik pasa gabe.

Ikerketak egiten hasi eta, bildu artxiboetan pilotari buruzko irudi batzuk atzeman ziren, Mikel Erramouspe gaia sakontzen hasi zen orduan. Lan eta lan ibili da gaia ikertzen urte bat eta erdiz, eta ohartu da pilotaren inguruko dokumentazio ikaragarria bazela. Orduan, dokumentalerako pilotaren haritik ibiltzearen hautua egin zen. Dokumental bakar batean dena agertzen ahal ez denez, 50 minutuko 4 dokumental egitea erabakia izan da. Dokumentalak kronologikoak izanen dira. Euskaraz izanen dira, baina frantsesezko eta espainolezko azpitituluekin bi bertsio eginen dira.

Mikel Erramouspek proiektu horren gauzatzeko zailtasun handiak ukan dituela erran digu. Izan ere, bera da bideoaz eta muntaketaz osoki arduratzen. Aldudarrak elkarteak dituen kamera, mikroa eta drona erabiliak izan dira dokumentala egin ahal izateko. Lekuko enpresek diru laguntza ekarri diote proiektuari, eta horri esker ekipatu ahal izan dira.

"Nun habila Perkain"

Lehen dokumentalak Iraultza denbora ukanen du ardatz. Mikel Erramouspek erran digu Alduden nehork ez dakiela Iraultza denboran pasa dena. Historiako garai horretan Alduden sekulakoa izan omen zela erran digu proiektu hunen bultzatzaileak.

Garai hartan, Perkain deitzen zen pilotari mitikoa bazen, usutan bertsuetan aipatzen zena. Perkain hori nor ote zen xerkatzen hasi zen orduan Aldudarrak elkarteko kidea. Lagun historiazaleekin elkartuz, ohartu dira ez zekitela deus gauza segurik hari buruz. Perkainen garaiko Aldudeko gertakariak interesgarriagoak zirela atzeman zuten. Beraz, lehen dokumentalaren gidoia Perkainen gibeletik ibiltzea izan da. Horregatik, du lehen atalak "Nun habila Perkain" izenburua hartu.

Lehen ale hori urriaren 11n aterako da Alduden, urriaren 11, 12 eta 13an Aldude, Urepele eta Bankako ate idekien karira.

Dokumentalaren beste hiru aleak

Ondoko bizpahiru urteetan, beste hiru dokumentalak ateratzea da helburua. Bigarren dokumentalak XIX. mendea ukanen du aipagai. Bota Luze, Pilota soro, Laxoa, orduko baztandarren eta aldudarren arteko lehiak...

Hirugarren aleak, XX. mendea jorratuko du. Oraino bizi diren pilotarien lekukotasunen haritik ibiliko da, plaza libro,trinket,ezkerpareta, hots pilota lekuen historia eginez.

Laugarren eta azken partean, gaur egun pilota nola biziarazi daitekeen aipatua izanen da. Pilota kirola bakarrik ote den eta gure kulturarekin eta euskararekin zer lotura ote duen aztertua izanen da.

Dokumental horiek ez dituzte sarean hedatuko, ez eta telebistan ere. Nafarroako auzo herri batzuetan proiekzioak eginen dituzte, Perkain pilotaria han sortu baitzen.

Orohar, proiekzioak antolatuak izanen dira jendeek galdegiten duten lekuetan.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Mundu zabalean | 2024/09/19

Meatzari industriak ondareari kalte egiten

M.O.

Juukan-eko harpeetan burdin mineral meategia
Juukan-eko%20harpeetan%20burdin%20mineral%20meategia

Erregai fosilak erauzteko proiektuak geldiarazteko deiak mundu osoan zabaltzen dira, bitartean enpresa handiek segitzen dutenean. Bankuek eta inbertitzaileek finantza baliabide ikaragarriak emaiten jarraitzen dute. Zortzi urtez munduko 60 banku handienek erregai fosilen industriara 7.000 miliar dolar bideratu dituzte. Horren kontra mugimendu anitz borrokatzen dira, lurralde batzuetan ondorio larriak eragiten dituelako.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2024/09/19

"Euroeskualdeko Berrikuntza" proiektu deialdia

Euroeskualdeko%20Berrikuntza%20proiektu%20deialdia

"Euroeskualdeko Berrikuntza" proiektu deialdia abiatu du Akitania Berria, Euskadi eta Nafarroa Euroeskualdeak irailaren 9tik urriaren 17ra. Orotara, 400.000 euro banatuko dira Euroeskualdeko osasun, fabrikazio aitzinatu, laborantza, energia berriztagarri, etxebizitza jasangarri, sormen eta kultur industria sektore estrategikoekin zerikusia duten proiektuei.

Irakurri segida

Han eta Hemen | 2024/09/19

AEKren sartzea

AEKren%20sartzea

AEK helduei zuzendu euskara kurtsoen elkartea da. Helburua euskara ezagutzan, erabileran eta sustapenean normalizatzea da. AEKren xedea Euskal Herriko biztanle guziak euskaraz gustuan bizitzea da. Irailean girela eta, AEKk bere sartzea eginen du.

Irakurri segida

Gogoa hazi | 2024/09/19

Eskerrak Afrikari

J-L.D

Afrika denen ama dügü: engoitik badakigü jentea han sortü zela düala hanitx urte, gero tandaka mündü osoala hedatü, emeki prefosta, hoinez beitzabilan. Oraiko üholde honen aitzinetiko immigrazione handia honarat heltü zen düala berrogeita bost bat mila urte. Jente modernoa ekarri züan, Cro Magnon deitüa Dordogneko harpe/karbe baten izenetik. Gure arbaso horiek obra ederrik ützi züen karbe famatü elibatetan: Dordogne hartako Lascaux, Baxe Nabarreko Otsozelaia, Landetako Brassempouy, Santander aldeko Altamira dira ezagünenak.

Hiri gotor batetara üngürü bat egiten dügünean, ikusten dügü lan bortitz, arriskütsü, zikin eta merkeetan ari direnak üsü larrü beltzaranekoak direla, apentziala hürrüntik jinak. Horien behar gorria dü Europako mündüak, hebenko jentea eskolatzen den heinean, ofizio gogor eta güti pakatüetarik ahal oroz hürrüntzen beita. Alta norbaitek lan nekeak egin behar dütü, güzien bizitzako nesesarienak beitira. Pandemia...

Irakurri segida

Euskal diaspora | 2024/09/19

Diasporaren Eguna, Colorado, Tolosa eta Montpellier-ko euskaldunak

Joseba Etxarri

Diasporaren%20Eguna_%20Colorado_%20Tolosa%20eta%20Montpellier-ko%20euskaldunak

DIASPORARI GORAZARRE. 2018an lehenengoz ofizialki ospatu zenetik huna, sei urte eta zazpi edizio bete ditu "Euskal Diasporaren Eguna"-k; irailaren 8aren inguruan ospatu da urte guziz, euskal diasporaren besta-egun eta aldarri gisa, munduari "hemen gira munduko euskaldunak", eta "munduan barreiatuta bizirik ere, atxikiak gira, euskal lengoaia, kultura eta euskal gogo eta emeia ditugu bihotzean, eta guk Euskal Herria gogoan dugun bezala, Euskal Herriak gu gogoan ukaitea nahi genuke, Euskal Herriak lagun gaitzan gu eta gure ondokoak atxikiak segitzen, inor bada gu baikira euskara, euskal kultura eta euskaltasunaren adierazgarri eta erakustaile munduan". Sareak hain garrantzitsuak diren mundu modernoan, sare eder eta atxiki baten eskaintza zintzoa egiten dute, elkarren lagungarri. Edozoin kultura eta naziorendako urrezkoa zatekeen eskaintza eta aukera, baina hitzak gehiago izan daitezen ekintza falta, plangintza sendo eta pario finko bat medio gauzatzea eta lan...

Irakurri segida

Herriz Herri - Bardoze (L) | 2024/09/19

Aste Urdina

Aste%20Urdina

Aste Urdina erretretatu eta adineko jendeen nazio mailako astea da, 7 egunez, iritzi publikoa erretretatuek ekonomia, jendarte eta kultura biziari egiten dioten ekarpenaz sentsibilizatzeko. Horren karira, urriaren 1ean asteartearekin, ibilaldia antolatua izanen da herri inguruan, eta gero elkarrekin arratsaldeko askaria partekatzen ahalko da Salha jauregi ondoko gelan. Partitzea Albodi zahar etxe aitzinean eginen da (14:00). Bardozeko herriak, Albodi zahar etxeak, Bethi Aintzina hirugarren adineko batasunak, Gizarte Ekintzarako Herriarteko Zentroak, Eihartzea haurtzaindegiak, Pierre Laborde eskola publikoak, Santa Maria eskola pribatuak eta Xarnegu ikastolak dute antolatzen. Parte hartu nahi bada, Herriko Etxea deitu behar da 05-59-56-80-59 zenbakira. Urdinez jantzi beharko da, lepokoa banatua izanen da parte hartzaileei. Parada ezin-hobea da gizaldien arteko loturak sortzeko!

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Baiona (L) | 2024/09/19

Hitzaldia - Euskal Museoa - Itzulpenaren eguna

Garazi Arrula Ruiz idazle, itzultzaile eta editorea
Garazi%20Arrula%20Ruiz%20idazle_%20itzultzaile%20eta%20editorea

Hitzaldia

Irailaren 25ean (16:30), Philippe Laplaceren mintzaldia iraganen da,"Euskal Herriko megalitoen misterioa"gaiaren inguruan. Peña Taurine Côte Basque elkarte kulturalean iraganen da. Hitzaldia frantsesez izanen da, parte hartzeko 5 euro pagatu beharko dituzte elkarteko kideak ez direnek.

Euskal Museoa

Irailaren 26an (18:00), "Itsasontziak eraiki Aturri-Beherean. XVIII. eta XIX. mendeko guneak eta eragileak" deitu hitzaldia iraganen da. Sophie Lefort-ek du animatuko, frantsesez izanen da eta urririk.

Itzulpenaren eguna

Irailaren 26 eta 27an iraganen da itzulpenaren egunaren 3. edizioa. ATLF eta Matrana egiturek antolaturik, Bordeleko Montaigne unibertsitateko "Euskal Ikasketak" saila eta Elkar liburu dendaren laguntzarekin antolatua izanen da. Euskarazko, ingelesezko, italierazko eta portugesezko itzultzaileak hurbilduko dira Baionara....

Irakurri segida

Ba ote dakixu? | 2024/09/19

Liberazioa (3/3)

Gilen Bacho

Erresistenteen sartzea Mont-de-Marsanen, 1944ko agorrilaren 21ean
Erresistenteen%20sartzea%20Mont-de-Marsanen_%201944ko%20agorrilaren%2021ean

1944ko agorrilean, alemaniar okupazioaren lau urte luzeren ondotik, Liberazioaren tenorea zen ipar Euskal Herriarentzat baina ere gaur deitzen dugun "Akitania Berria" lurraldearentzat, non erresistenteek bakarrik, aliatuen armadaren laguntzarik gabe, borroka eraman zuten.

Irakurri segida

Orotarik | 2024/09/19

Kukumarro

Xarles Videgain

Laminosin eta Osin Makhurre: erreka iresle

Bunuzen eta Larzabalen entzun dudana kontatzera noa. Gertatzen baita lurrak eta urak gizakia irensten ahal duela, istorio edo mito zaharren arabera. Oztibarren bi ur zilo ezagunak badaude gizakiarentzat lanjeros direnak.

Laminosin ziloa aski aise ikus daiteke Ibarlako erreka ttipian. Aldiz Osin Makhurre ez da berehala harrapatzen Bunuzeko uhaitzean. Bietan jendea hil omen da.

Bunuzen Osin Makhurren galdu zen gizonaren alabatxia zen istorioa kondatu zidan anderea. Beraz gertakaria agitu zen joan den mendearen hatsarrean.

Osin Makhurre ziloa Bunuzen Elizai etxetik urrun ez omen da. Osin diogularik erran nahi dut urez bete den ziloa dela (ez da leize bat) eta makhur dela diogularik, haren itxura ez dugu aipatzen baina gaiztoa eta kaltegarri dela diogu. Deus ez du onik.

Horra laburturik bunuztar andereak errana bere senarrarekin ari ginelarik...

Irakurri segida

Herriz Herri - Biarritz (L) | 2024/09/19

Idazketa tailerra - Film emanaldia - Maritzuli konpainia

Maritzuli konpainia
Maritzuli%20konpainia

Idazketa tailerra

Euskara ikasteko, euskaraz gozatzeko, euskaraz idazten ausartzeko gonbidapena luzatzen du Bea Salaberri idazleak animatuko duen tailerrarekin. Euskara ikasten ari direnei ere idekia da. Bea Salaberrik helduen euskalduntzearen alorrean lan egiten du, eta euskara irakasle eta didaktikari gisa ere ari da AEKn. Bi saio pentsatuak dira mediatekako irudi sail gunean: irailaren 21ean larunbatarekin (10:00-12:00) eta urriaren 19an larunbatarekin (10:00-12:00). Mintzalasai festibalaren karietara iraganen da, Euskal Kultur Erakundearekin partaidetzan. 14 urtetik gorakoei zuzendua da. Izenak emateko: 05-59-22-28-86.

Film emanaldia

Irailaren 23an (14:00), "Transmisioa" dokumentala ikusteko aukera izanen da kasinoan. "OlentzeroÀ‚'­ren Lagunak"elkartearen eskutik, Argentinan egin bidaia erakutsia izanen da. Alabaina, elkarteak Argentinako euskal etxeen itzulia egin du Olentzeroren...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/09/19

Joset Elizondo Ortxixeneko semearen heriotza (1959-04-24) I

Mixel Mendiboure

Duela 65 urte hil zen Senpereko Ortxixeneko Joset Elizondo, moto-istripuz (omen), Bortz Kantoinetatik hurbil, Olha kartierraren parean. Josetek 25 urte zituen. Bere heriotza ez zen sekulan argitua izan. Anitzek istripuz hil zela sinetsi bazuten ere, bertze batzuen ustez, partikulazki familiaren ustez, hilketa bat izan zen.

Denbora hartako giroa zonbaitetan zoin bortitza zen ikusteko, huna bertze etsenplu pare bat. Sarako Jean Fagoagak kontatzen du nola bere anaia Paul Amotzeko neska batekin hasi zen ateratzen, etxerakoan, Herburua parean, hiru gizon atera zitzaizkion makilekin, geldiarazi, eta bere 2CV autoaren kapotea mazitu zioten. Beldurtua, neska harekin ibiltzea utzi behar ukan zuen.

Hauteskunde denborak, halaber, aski beldurgarriak ziren, eta afixa-zabaltzeetan kolpeak ez ziren falta, besoa edo kostilak hausteraino. Bestetan ere, kolpe partidak izaten ziren herrietan.

Gertakariaz

Gertakaria 1959ko apirilaren 24an gertatu...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/09/19

Itsas bazterretik

Piarres Larzabal Kolegioa

Itsas%20bazterretik

Beste mailen sartzea

Irailaren 3an, asteartez, txirrina jo duelarik, 271 ikasle kanpoko eremuan ziren.

Alde batetik, seigarreneko ikasleak haien kurtsoetara joan dira.

Bestalde, besteek, bost, lau eta hirugarrenek haien sartzea egin dute.

Zuzendaria den Eneko Irigoyenen hitzaren ondotik, irakasle arduradunek beren ikasleak deitu dituzte.

Bi orduz, haiekin egon dira aurtengo plangintza ulertzeko. Beste orduetan, lanean berehala hasi dira.

Nahiz eta eguraldia euritsua ukan duten, giro onean iragan da eguna!

Kolegioa prest da! Sartze on deneri!

...

Irakurri segida

Orotarik | 2024/09/19

Haziak idazle

Melina Moyer, Maiana Madrid, Lara Rossner, Lola Echeverria San Mixel Garikoitz kolegioa, Kanbo 4. zikloko irabazleak - taldeka

Haziak%20idazle

Euskal Haziak elkarteak urtero idazketa txapelketa antolatzen du. Aurtengo gaia "Hitza ahoan" da: hitz arraroak, hitz galduak eta hitz bakanak erabili behar ukan dituzte idazleek!

Irakurri segida

Herriz Herri - Beskoitze (L) | 2024/09/19

Urgazietako pestak - AEK-ren euskarazko kurtsoak

Urgazietako pestak

Huna beraz urtero bezala uda hondar huntan, Urgazieta auzo guneko pestak ditugula irailaren 27ko asteburuan.

Ostirala, 27a: (19:00) komiteko gazteen ibilaldia: 25 bat gaztek karro apaindu batean herriko auzo guneak inarrosiko dituzte zintzur bustitze batzuen truk eta pertsu hauek botatuz:

Beskoitzeko herritar, partaide elkartu

Laguntza guziagatik, herria indartu

Zueri esker baitira besta hauk agertu

Komiteak nahi ditu guziak eskertu!

Larunbata, 28a: (9:00) ibilaldi gastronomikoa (oinez lasai edo lasterka) kaloria galduak berreskuratzeko ibilbideko hornikuntza guneetan izanen da jasta! (15:00) haurren arratsaldea, joko puzgarriak, makillajea eta komiteak eskainitako atsaskaria. (19:00) zintzur bustitzea eta ondotik afaria (txerrikume errea...) edo pintxoak Larre ostatuan. (23:00) dantzaldia Gaubele taldearekin.

Igandea,...

Irakurri segida

Herriz Herri - Hendaia (L) | 2024/09/19

Argazkia Rallya - Kontzertua - Jessica Berra txapeldun

Jessica Berra txapelduna
Jessica%20Berra%20txapelduna

Argazki Rallya

Irailaren 16tik 22ra, 2024ko Europako Mugikortasun Astea dela eta, Irun, Hondarribia eta Hendaia hiriek Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoarekin batera antolatu Argazki Rallyan parte hartzeko gomita zabaltzen dute. Helburua mugikortasun jasangarria Bidasoa inguruan iruditan jasotzea da. Hiru argazki bidali behar dira, bat hiri bakoitzean, garraiobide arinak edo kolektiboak nabarmentzeko. Hautatu argazkiak erakusgai izanen dira, eta argazki onenak sari berezia errezibituko du! Argazkiak helbide huntara bidali behar dira: consorcio@bidasoa-activa.com. Araudiari buruzko informazio gehiago ukateko: Irakurri segida

Herriz Herri - Itsasu (L) | 2024/09/19

AEK ikastaroak - Jostun bat Atekan - 2024ko "Irailekoak" poesia-ospakizuna

AEK ikastaroak

Euskara goxoki ikasi eta bizi nahi duenak, maila guzietako eskaintza badu Itsasun.


Xehetasun eta izen emaitea: irailaren 16tik 19ra (9:00-12:00/15:00-20:00), irailaren 20an (9:00-16:00).

Helbidea: 124 Xilarreneko bideaÀ¢'€'" 05-59-93-40-83 - itsasu@aek.eus.


Jostun bat Atekan

Jostun (edo dendari) batek proposatzen ditu bere zerbitzuak: ostiral guziz egonen da Atekan herritarren beharrei ihardesteko (9:00-12:00/13:30-18:30).


Astean behineko tailer horrek sorkuntzari ere utziko dio lekua, ideiaz betea baita Ghislaine trapu zaharren baliatzeko.

Harremanak (Ghislaine): 06-98-70-92-18 edo ghispangirls64.p@gmail.com.


2024ko "Irailekoak" poesia-ospakizuna

Irailaren 28an eta 29an antolatuko...

Irakurri segida

Herriz Herri - Larresoro (L) | 2024/09/19

Erakusketa

Erakusketa

Ote Lore elkarteak erakusketa antolatzen du bere 40 urteen kari. 1984an sortu zenetik, Larresoron antzerkian, bertsoan, kirolan, dantzan, musikan eta orohar euskal kultura mailan ukan duen ekarpen aberatsa ikusteko aukera emanen du erakusketak. Erakusketa ikusgai izanen da Ondarearen Egunen denboran, irailaren 21 eta 22an, kapera ondoan den herriko seminarioan. Bi egun horietan idekia da (10:00-18:00). Erakusketaren bisita gidatua eginen da larunbatean (16:00) eta igandean (11:00). Estreinaldia irailaren 20an (19:00) izanen da. Deneri idekia da.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Makea (L) | 2024/09/19

Makea Oinez

Makea%20Oinez

Etxe Handia elkarteak urtero bezala Makea Oinez antolatzen du, irailaren 29an iraganen da.

Aurten, parte-hartzaile bakoitzeko euro bat emana izanen da Baionako ospitaleko onkologia eta hematologia zerbitzuetan baldintzak hobetzeko lan egiten duen Kimio Peñari.

Ezkerparetan hitzordua eman da (7:30), gosaria eskainia da, ondotik ibilaldi desberdinak abiatuko dira. Lau ibilaldi proposatuak dira: "Ttikia" 13km (650 metro desnibel), "Urtsu" 17km (800 metro desnibel), "Baigura" 22km (1050 metro desnibel) eta "Makea Oinez" 36km (1.800 desnibel).

Urtero bezala, joëlette-delakoarekin etorri nahi duten pertsonak ongi etorriak dira, Ttikia ibilbidea karro horientzat egingarria da.

Mendi kaskoetan ibiliko direnek...

Irakurri segida

Herriz Herri - Lekorne (L) | 2024/09/19

Fitness eta pilate kurtsoak - Adinekoentzat tailerrak

Fitness%20eta%20pilate%20kurtsoak%20%20-%20Adinekoentzat%20tailerrak

Fitness eta pilate kurtsoak

Aste huntan Hodi Aldean fitness (19:00-19:45) eta pilate (19:45-20:30) kurtsoak hasi dira, asteazken guziz iraganen dira. Ez da berantegi, interesatuek izena emaiten ahal dute 06-86-47-19-29 numerora deituz. Urtearentzat 100 euro ordaindu beharko da.

Adinekoentzat tailerrak

Ostegunetan (9:00-10:00) oreka atxikitzeko ariketak erakutsiak izanen dira, ondotik (10:15-11:15) beste oren batez "Brain ball" deitu tailerra iraganen da. Brain Ball metodoa psikomotrizitate aktibitatea da, kontzentrazioa, koordinazioa eta konfiantza garatzen laguntzen duena. Aktibitate hauek adinetakoentzat eginak dira, xehetasunentzat edota izena emaiteko: 06-86-47-19-29.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2024/09/19

Tanka gelaren hitzordua

Ezekiel kolektiboa
Ezekiel%20kolektiboa

Irailaren 21ean larunbatarekin (20:00), "Aztarnak" deitu kontzertua entzuteko parada izanen da. Lan berrien bidez, Marina Beheretche bibolin joleak eta Ezekiel kolektiboko artistek beren eragin klasiko eta tradizionalak nahasiko dituzte. Musika lanek eta ikusizko lanek aitzinako kultura honi begirada garaikidea emanen diote, bere mitologia, dantzen eta kantuen bidez. Ezekiel kolektiboa Marina Beheretchek eta Joachim Bouillier-ek (bibolina), Aude Fadek (biola), Emmanuelle Bacquet-ek (biolontxeloa), Emeline Bouillier-ek (kontrabaxua), Vincent Planès-ek (pianoa), Mixel Etxekopar-ek (txirula/ ttunttun), Paxkalin Chabagnok baita Paxkal Indok (txalaparta) eta Arantxa Lannes-ek (margolaria) dute osatzen. 50 minutu iraunen du, deneri idekia da. Tokiak 8 eta 18 euroren artean kostako du. Sartzea tanka-saintjeandeluz.notre-billetterie.fr webgunearen bidez erreserbatu daiteke.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Senpere (L) | 2024/09/19

Ondarearen Europar Egunak - Senperen Jauregi - Abuztuko sortze eta heriotzak - Elkarteen forua - Thomas Kahn-en kontzertua ezeztatua - Euskaldunak eta Bakalau arrantza

Pilotarien xokoa elkarteen foruan
Pilotarien%20xokoa%20elkarteen%20foruan

Ondarearen Europar Egunak

Aste hondar huntan, zonbait ekitaldi plantan ezarriak dira. Erakusketa ibiltaria proposatua da Jakobe bideetaz baita Erdi Aroko komunikabideak aipagai izanen dira, CPS, Oinez eta Jakobia elkarteen ekimenez. Ikusten ahalko da, ostiralean Herriko Etxeko ezkontzen gelan, larunbat goizean merkatu plazan, arratsaldean gazteluko parkean eta igandean plazako Errotan. Larunbatean: pilotako ekomuseoa bisita liteke goizarekin urririk, 45 minutuko bisita, erran gabe doa hemen senpertar pilotari anitz nabarituak direla. Erreserba aitzinetik turismo bulegoan edo https://www.en-pays-basque.fr/visite/ecomusee-de-la-pelote-et-du-xistera-pilotari/. Larunbat arratsaldean (14:00-16:00) Senpereko gazteluaren bisitatzea, CPS elkartearen azalpenekin, iduriz Lapurdiko gaztelu zaharrenetarik da, mendez-mendetako altxor historikoa baitago herriarentzat. Eskerrak Solorzano Edouard margolari eta eskultore artista eta hemengo jabearen baimenarengatik....

Irakurri segida

Herriz Herri - Sara (L) | 2024/09/19

Bestak - Kontzertua - Yoga - Pilota

Esku pilota finala ezkerretik Iribarren, Louis Lamarque irabazdunak, bertzeak eta Leizagoyen
Esku%20pilota%20finala%20ezkerretik%20Iribarren_%20Louis%20Lamarque%20irabazdunak_%20bertzeak%20eta%20Leizagoyen

Bestak

Astelehenean Olhain ikastolak antolatu bazkarian 200 batek parte hartu dute. Asteartean izan da jende artzain xakur lehiaketan. Euriarengatik kiroldegian, Zazpiak Bat elkarteak dantza ederrak eman dituzte. Asteazkenean azinden primak, animale gutti bainan jende anitz, plazan bertsulariak ezeztatuak izan dira euriarengatik. Bai, gaua tristea izan da, denboraren kontra ez da deusik egiten ahal! Horra aurtengoak pasatu dira, heldu den urte arte agian aro ederrarekin.

Kontzertua

Buruilaren 21ean larunbatez, Sarako lezetan (20:00) Maider Cigarroa kantari eta ondotik kontzertua Neomak taldearekin. Sarrera 15€, erreserbatzeko deitu 05-59-54-21-88 edo grottesdesare.fr.

Yoga

Buruilaren 27an Sarako lezetan (9:00-10:00). Kattu Yoga kadira baten gainean jarririk egonez saio bat proposatzen dute, zure gorputzaren mugak kontuan...

Irakurri segida

Herriz Herri - Urruña (L) | 2024/09/19

Antzerki eskolaren argibideak - AEK-ren euskara ikastaroak - Bertsulari saioa - "Euskaldunen aztarnak munduan" - Zuekin elkartearen lotoa - Elgarrekin Mendian haur abentura - Pilota - Adindunendako ekitaldiak

Antzerki%20eskolaren%20argibideak%20-%20AEK-ren%20euskara%20ikastaroak%20-%20Bertsulari%20saioa%20-%20Euskaldunen%20aztarnak%20munduan%20-%20Zuekin%20elkartearen%20lotoa%20-%20Elgarrekin%20Mendian%20haur%20abentura%20-%20Pilota%20-%20Adindunendako%20ekitaldiak

Antzerki eskolaren argibideak

Antzerki eskolak aurten ere bere ekinbidearekin jarraituko du. Zenbait ikastetxetan haurrendako euskarazko antzerki eskolak emanen dituzte, eta helduendako eskolak aurten Pausun izanen dira, ostegunero (18:30-20:00). Izen-emaiteak irailaren 12tik goiti: 06-36-82-41-95.

AEK-ren euskara ikastaroak

AEK-k urtero bezala, maila guzietako ikastaroak eta mintzapraktikak eskaintzen ditu. 3, 5 edo 6 oren astean, mailaren arabera. Kurtsoak egunez edo gauez. Xehetasun eta izen-emateak: irailaren 19an ostegunarekin (18:00), Posta gelan edo 05-59-20-55-30 telefonora deituz. Sartzea irailaren 30ean astelehenarekin izanen da.

Bertsulari saioa

Irailaren 20an ostiralarekin, Errexil sariketaren lehen sailkapen saioa izanen da Posta gelan (19:00). Parte hartuko duten bertsulariak: Ramuntxo Christy, Eneko Lazkoz, Maddi Ane Txoperena, Oihane Perea, Eneritz...

Irakurri segida

Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2024/09/19

Hiribehere Sokorrondo auzo batzordea - Ondarearen egunak - Kantaldi

M.C. Amestoy mintzalaria
M.C.%20Amestoy%20mintzalaria

Hiribehere Sokorrondo auzo batzordea

Joan den ortzegun arratsaldean iragan da Gaztelondoan Nicole Mouesca hautetsi erreferentearen eta Katia Drieux lehendakariaren inguruan, 25 parte hartzaile zirela, gehienak Sokorrondo aldetik etorriak. Hiribehereko karrikaren obrak aipatu dira lehenik. Atzerapen doi bat hartu badute ere oporren eta beste orduz aro txarrarengatik, orain aitzinatuak dira, espaloiak dira bururatzeko gelditzen. Hautetsiak segurtatu du lanen bukaera urriko hilabetean izanen zela. Hiribehereko su gorrien koordinaketak arazo zonbait sortzen ditu, ez baitira beti errespetatuak. Bi herriko bide eta departamenduko bide horren juntan ez da beti errex su gorri horien ibilmoldearen ulertzea, tenore batzuetan oso desberdina baita. Leihorrondoko bidearentzat izan diren galdeeri erantzuna emana izan da ez direla lanak segidan hasiko, saneatze lan gotorrak baititu bide zola berritu aitzin. Sokorrondo aipatzean hortik etorriak zirenek salatzen dute beti...

Irakurri segida

Herriz Herri - Aldude (NB) | 2024/09/19

Sortze bat

Aste huntan berri gutti bainan den hura ona. Mirentxu (Gortairukoa) eta Frédéric Ibañez-en familian hirugarren haurra sortu zaie, aldi huntan seme bat. Uxue eta Junek okupazionea ukanen dute Aritz beren anai ttipiarekin. Goresmenak burasoeri eta bizi luze eta urosa Aritz sortu berriari.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Aiherra (NB) | 2024/09/19

Heriotze: Letuateiko Kattina Dachary - Olagarrua antzerkia - Mugaz gaineko herrien arteko birazkatzeak, zertako?

Aiherrako eta Antzuolako herri erdian azken aste hauetan ezarri den banderola
Aiherrako%20eta%20Antzuolako%20herri%20erdian%20azken%20aste%20hauetan%20ezarri%20den%20banderola

Heriotze: Letuateiko Kattina Dachary

Letuateiko Kattina Dachary zendu da. 95 urte zituen. Sortzez izturiztarra, Jean bere senarra bezala, ezkondu eta Letuatea etxea erosirik Aiherrara bizitzera etorri ziren. Jean maiasturuak, bere kondu lan egin zuen eta gero Hazparneko takoi lantegi batean. Kattinak ere zapeta lantegi batean lan egin zuen, eta gero Auxotea auzoko ostatuan, zerbitzari gisa. Hiru haur ukan zituzten. Bazuen 7 urte Izturitzeko xahar etxean zagola.

Kattina Dachary zenaren ehorzketak Aiherrako elizan iragan dira joan den ostiral arratsaldean. Dolumin bizienak René eta Bernadette seme-alaberi, hauen familiakoeri eta ahaidegoari.

Olagarrua antzerkia

Joan den ostiralean jende andana ederra hurbildu da Denen Etxera Olagarrua...

Irakurri segida

Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2024/09/19

Ezkontza - Liburu berri eta Amarrain besta

Ezkontza%20-%20%20%20%20Liburu%20berri%20eta%20Amarrain%20besta

Ezkontza

Buruilaren 14an ezkondu dira Maryline Le Chantoux eta Ganixhaurraeneko Sébastien Oxoby. Zorionak!

Liburu berri eta Amarrain besta

Igande huntan, buruilaren 22an, baditugu bi hitzordu, joan den astekotzat jadanik aipatuak.

Bidarrairi buruzko liburuaren aurkezpena (10:30), ondotik Herriko Etxeak eskainitako aperitifa.

Eta Amarrain besta: (9:00) meza, (10:30) pilota, (12:30) bazkaria 25 eurotan (amarrain, ahateki, ardi gasna, euskal bixkotxa, arno, kafe eta ondoko) eta zozketa.

Bi ekitaldi horietara ongi-etorri deneri.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Garrüze (NB) | 2024/09/19

Garruzeko bisita gidatua

41. Ondarearen eguna kari, Lehengo Garruze kultur elkarteko kideek gomita zabaltzen dute Garruzen antolatzen duten bisita gidatuan parte hartzera. Heldu den ibiakoitz arratsaldean, irailaren 21ean iraganen da (15:30). Garruzeko etxe zoragarrien, merkatu plazaren, elizaren eta hilerriaren deskubritzeko parada emana da. Bisita denboran, Garruzeren iragana eta bilakaera mendeetan zehar oroitarazia izanen da ahantzi gabe Garruze Nafarroako erresumako hiri nagusia izan dela garaian. Hitzordua, Garruzeko sarean Pelegrinia etxean finkatua da (15:30).

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Heleta (NB) | 2024/09/19

"Heleta gaindi"

Heleta%20gaindi

Adi egon, Heletan Gaindi jiten zauku! Irailaren 22a atxik buruan, gure bi oinezko ibilaldiak (11 eta 21km) eta gure bi VTT ibilaldiak (24 eta 36km) deskubritzeko; Baigura, Moane, Mendekao eta Garralda inguruan. Hornigai gormantak ukanen dituzue bidean.

7tatik goiti "Erregelun" izen emateak hartuko dira eta abiatzea (7:30) inguru eginen da.

Hobe jitea izen-emaite fitxak aitzinetik beterik ukanez bai eta gazteenentzat burasoen baimenezko paperarekin. Dokumentu horiek aurki ditzakezue gertakariaren Facebook orrian. Egunean berean egiten ahalko da ere bai. Zatozte saldo handian Notre Dame eskola eta proiektu pedagogiko desberdina sustengatzera! Helmugan ostatua izanen da burger eta ogitartekoekin. Zuen kirol oinetakoak ez ahantzi! Aitzinetik eskertzen zaituztegu.

Gosta saria: VTT 8€, oinezkoa 6€, haurrek 12 urte arte 3€. Xehetasunak: Irakurri segida

Herriz Herri - Irisarri (NB) | 2024/09/19

Ondarearen Europako Egunak - Pilota Udako lehiaketak - Esku baloia

Plazan 3. mailako xapeldun eta xapeldun ordeak
Plazan%203.%20mailako%20xapeldun%20eta%20xapeldun%20ordeak

Ondarearen Europako Egunak

Bi egunez Ospitalea zentroak Ondarearen Europako Egunak kari aktibitate desberdinak antolatzen ditu. Buruilaren 21ean eta 22an Ospitalea zentroaren bisita gidatua (11:00), arratsaldean larunbatean (16:00) eta igandean (15:00) Zigor zizelkari-argazkilariak memento huntan Ospitalean presentatzen duen Malda Bizi erakusketa presentatuko du.

Pilota

Udako lehiaketak

Usaian bezala Irisartarrak pilota elkartearen udako lehiaketen finalak iragan ziren buruil hastapenean. Plaza laxoan esku huskarentzat huna emaitzak. Hirugarren mailan: Poutçou Hourcade-Lapegue 30 / Izoco-Haristoy 29. Lau pilotariek partida arras ona eskaini daukute eta suhuskundar bi pilotariek aski lan ukan dute irabazteko aihertarreri! Bigarren mailan: Ospital-Arrijuria 30 / Landart-Berterretche 15. Hemen bidarraitar eta garaztarrak nagusitu dira partida erditsuetarik harat halere ortzaiztarrak bururaino lotu...

Irakurri segida

Herriz Herri - Larzabale-Arroze-Zibitze (NB) | 2024/09/19

Kontzertua

Mizelium taldea
Mizelium%20taldea

Buruilaren 21ean Espelletenian Mizelium taldearen entzuteko parada emana da (20:00). Duela 2 urte sortu taldeak estilo desberdinetako musika jotzen du. Entzuleak bidaiaraztea du xede, ezagunak zaizkien lekuetatik, itsaspetik zeru mugetara ala asma ditzaketen eremu berrietara. Taldea Ximun Garat, Bruno Martin-Bellet, Paul Cuesta eta Marilou Lapeyradek osatzen dute.

...

Irakurri segida

Herriz Herri - Ortzaize (NB) | 2024/09/19

Lazken trail lasterkaldia

Abiatzea Antzaramendiko urtegian eginen da
Abiatzea%20Antzaramendiko%20urtegian%20eginen%20da

Asteburu huntan, irailaren 21 eta 22an, Lazken Abentura elkarteak lehen aldikotz Euskal Herrian antolatzen du Lazken trail deitu lasterkaldi berezia Ortzaizen, Ahaizemendi gainean Antzaramendi eta Larramendi kaskoetan. Lehen abiatzea, ibiakoitzean goizeko 6 orenetan, eginen da Antzaramendi gaineko urtegiaren ondotik. Lasterkariek behar dute egin 6,5 kilometroko joan-jina oren batez petik bertzenaz kanporatuak dira. Barne gelditzen direnek ondoko orenean eginen dute berriz abiatzea eta hola izanen da oren guziez azken bat gelditu arte eta hura izanen da irabazduna. Antolatzaileek berek ez dakite noiz bururatuko den lasterkaldia, zeren izena emana duten zonbait lasterkarik badute lasterkaldi luzeen egiteko usaia, hala nola Pantxo Saint-Martin, Paxkal Delannoy eta David Nesprias gizonetan edo Séverine Duhalde emazteetan. Lasterkariek eta heien sustengatzerat etorriko direnek jateko eta edateko aurkituko dute Antzaramendi gainean, zikiroa ogitartekoetan eta...

Irakurri segida

Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2024/09/19

Erakusketa - Izpegiko bestak - "Kintondare" proiektua - Trukaketa - Germietako pala lehiaketak

Eugiko herria
Eugiko%20herria

Erakusketa

Ehungarren urtearen ospatze egunean agertua, Zaharrer Segi elkarteak bere lehengo eta oraiko pilotariez egin duen argazki erakusketa Herriko Etxe zaharrean ikusgai da heldu den urriaren 7a arte, egun guziz igandez salbu (9:30-18:00).

Argazki horietarik gehienak ere ikusten dira Ximun Larrek hemengo pilotaren historiaz idatzi duen liburuan.

Izpegiko bestak

"Herria zatitzeko inposatu zaukuten mugak gero eta gehiago berexten gaituelako!" Baztan eta Baigorriko gazteek besta horiek antolatzen dituzte banaketa horri buru egiteko xedearekin"zubiak eraikitzeko eta saretzeko", euskara delarik bi eskualdeen arteko lotura.

Buruilaren 20 eta 21ean iraganen dira ortzirale eta ibiakoitzez. Egitaraua:

- Ortziralez (20:00) Bereko bentan, Asisko eta Dom Campistron-en marrazki emanaldia.

- Ibiakoitzez, mendi martxa Baigorritik Izpegira (8:30), bizikletaz igaitea elizako plazatik (11:00), Porrotxekin irri...

Irakurri segida

Herriz Herri - Donapaleu (NB) | 2024/09/19

Margolan eta marrazki lehiaketa Donapaleun - Didier Laplénie, Errecart lizeoko zuzendari ohia ohoratua - Dolu - Donapaleuko zerri merkatuko hirigintza proiektua eztabaidan

Margolan%20eta%20marrazki%20lehiaketa%20Donapaleun%20-%20Didier%20Laplenie_%20Errecart%20lizeoko%20zuzendari%20ohia%20ohoratua%20-%20Dolu%20-%20%20%20%20Donapaleuko%20zerri%20merkatuko%20hirigintza%20proiektua%20eztabaidan

Margolan eta marrazki lehiaketa Donapaleun

"Donapaleu kolorez" deitzen da herriak eta Bideak kultur guneak antolatzen duten margolan eta marrazki lehiaketa. Irailaren 21 eta 22an iraganen da. Deneri idekia da, haur, nerabe eta heldueri.

Eginak izanen diren obrak, publikoari erakutsiak izanen dira irailaren 22an igandez (17:00-19:00), merkatu estalian. Memento berean, epaimahaiaren eta publikoaren bozketa eginen da eta ondotik sari banaketa.

Xehetasun gehiago ukaiteko eta izenak emaiteko, harremanetan jartzen ahal da contact@chemins-bideak.com edo 06-70-62-68-41 telefonoz.

Didier Laplénie, Errecart lizeoko zuzendari ohia ohoratua

Uda hastapen huntan, Jean Errecart lizeoko...

Irakurri segida

Herriz Herri - Domintxaine-Berroeta (Z) | 2024/09/19

Dolu

Dolu

Agorril erditsutan, Domintxine-Berroetan Roger Ayçaguer Apetxenekoa zendu da 78 urtetan. Hau ere laboraria zen eta laborantza munduan ezagutua. Kargu anitz ukan zituen Lur Berri kooperatiban arto hazi sailean bereziki.À¯'"'¿

...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016