Han eta Hemen | 2024ko Azaroaren 14a

Alokairuen arautzea Ipar Euskal Herriko 24 herritan

Julien Charles eta Jean-René Etchegaray izenpetu alokairuen arautzearen akordioa erakusten
Julien%20Charles%20eta%20Jean-Rene%20Etchegaray%20izenpetu%20alokairuen%20arautzearen%20akordioa%20erakusten

Urriaren 21ean, Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko lehendakariak eta Julien Charles Pirinio Atlantikoetako prefetak alokairuen arautzearen akordioa izenpetu dute Euskal Elkargoaren egoitzan. Dispositibo hori azaroaren 25ean abiatuko da, Ipar Euskal Herrian gehien hunkitua den zonaldeko 24 herritan. Iragarpen hori Alokairuen Tokiko Behatokiaren urteko txosten aurkezpenaren karietara egina izan da, "Agence d'Urbanisme Atlantique & Pyrénées" (AUDAP)-aren eskutik.

Alokairuen arautzea

3DS legeak alokairuen arautzea ahalbidetzen du, gehien hunkituak diren zonaldetan. Jean-René Etchegarayk zioen bezala: "Konkretuki, dispositibo hunek neurrigabeko alokairuen kontra egiteko aukera ematen du, alokairuen emendatze handiak geldiarazteko, jendearen erosahalmena zaintzeko eta etxebizitzarako sarbidea errexteko".

2021ean galdea egin ondoren, 2023ko ministerio-dekretuaren bidez, Euskal Elkargoa baimendua izan da Ipar Euskal Herriko 24 herritan alokairuen arautzea abiatzeko, besteak beste Angelun, Arrangoitzen, Basusarrin, Bokalen, Jatsun, Lehuntzen, Larresoron, Miarritzen, Baionan, Mugerren, Hiriburun, Uztaritzen, Milafranga eta Urketan aplikatuko dena. Alokairuak arautzeko sistema Alokairuen Tokiko Behatokian oinarritzen da, zeinetan "Agence d'Urbanisme Atlantique & Pyrénées" 2021ean onartua izan zen.

Jakinarazia izan da dispositiboa aurtengo urriaren 25etik 2026ko urriaren 25era aplikatuko dela, esperimentatzeko gisan. Alokatuak diren etxebizitzei eta alokatze kontratu berritzeei aplikatua izanen zaie besteak beste.

Alokairua kalkulatzeko simulagailua

Euskal Elkargoaren webgunean, etxebizitzen alokairua kalkulatzeko simulagailua bada. Helbidea, etxea ala apartamendua den, gela kopurua zenbatekoa den, noiz eraikia izan den eta mublatua den ala ez zehaztea galdegina izanen da, ondotik alokairu erreferentzia eman ahal izateko. Legalki, prezioa ezingo da %20ez emendatu eta aholkatua da %30etik behera ez murriztea. Jakin behar da inflazioa kontuan hartzen segituko dela, alokairuaren erreferentzia-indizearen bitartez.

Erreferentziako alokairu hori errespetatzen ez bada, ondorio ekonomikoak izan daitezke, hots isunak ala diru itzultzeak.

Behatokiaren urteko txostenaren zenbakiak

2023an, Ipar Euskal Herriko eta Landesetako 103 herrien alokairuen bataz bestea 691 eurokoa izan da, 67mÀ‚'²-ko azalerarentzat. 2022. urteari konparatuz, prezioa 24 euroz hupatu da, hots 10,1 eta 10,4 euroren artean metro karratuka.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2024/11/14

3 milioi euro Larrun mendiarentzat

Pirinio Atlantikoetako, Nafarroako, Euskal Elkargoko eta inguruko herrien ordezkariak Larrun gailurrean elkarturik
Pirinio%20Atlantikoetako_%20Nafarroako_%20Euskal%20Elkargoko%20eta%20inguruko%20herrien%20ordezkariak%20Larrun%20gailurrean%20elkarturik

Urriaren 28an, "La Rhun-E" deitu POCTEFAren proiektuaren aurkezpena iragan da Larruneko gailurrean. Jean-Jacques Lasserre Departamendu Kontseiluko presidentea, José María Aierdi Nafarroako baserrialdeko garapen eta ingurumenaren kontseilari delegatua, Euskal Elkargoko ordezkariak bai eta Sara, Bera, Azkaine eta Urruñako Herriko Etxeen ordezkariak elkartu dira, Larrun mendigunearen ingurumen kalitatea zaindu eta berritzeko asmoz, mugaz gaindiko proiektua garatuz. Nafarroak, Pirinio Atlantikoak et

Irakurri segida

3761. zbk

Gure Hitza | 2024/11/14

Hutsak errepikatuz

Ainhoa Etchenique

Bizian denek ditugu egun on eta txarrak. Denek ditugu pettoak egiten, batzu besteak baino larriagoak. Inportantena petto horietatik ikastea da, gauzak desberdinki egitea, aitzinera joan ahal izateko. Baina azken egunetako berriek frogatu didate denek ez dugula berdin funtzionatzen, amerikarrek 2016an egin huts bera errepikatzeko hautua egin baitute.

Harrigarria da zoin fite ahanzten diren gauzak. Donald Trump berriz ere bozkatua izan da, duela gutti arteko eskandaluak bazterrean utziz. Oroitarazteko, maiatzaren 29tik epaimahaia osatzen zuten hamabi newyorktarrek bi eguneko eztabaidaren ostean, Trump erruduntzat jo dute 34 kontabilitate dokumentu faltsutzea leporaturik, Stormy Daniels X filmetako aktoreari 130.000 dolarren truke haren isiltasuna erosirik, 2016ko hauteskundeak aitzin sexu eskandalua saihesteko asmoz.

Horrez gain, 2023an kondenatua izan da Jean Carroll idazlea bortxatu eta difamaturik....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016