Herriz Herri - Urepele (NB) | 2024ko Azaroaren 14a
Sortze
Gaineko Zinkoineko Maitena eta Mathieu Gariador-eri lehen haurra sortu zaie, seme bat, Andde deitu dutena. Goresmenak burasoeri eta bizi luze eta urosa Andde ttipiari.
Herriz Herri - Urepele (NB) | 2024ko Azaroaren 14a
Gaineko Zinkoineko Maitena eta Mathieu Gariador-eri lehen haurra sortu zaie, seme bat, Andde deitu dutena. Goresmenak burasoeri eta bizi luze eta urosa Andde ttipiari.
3761. zbk
Gure Hitza | 2024/11/14
Ainhoa Etchenique
Bizian denek ditugu egun on eta txarrak. Denek ditugu pettoak egiten, batzu besteak baino larriagoak. Inportantena petto horietatik ikastea da, gauzak desberdinki egitea, aitzinera joan ahal izateko. Baina azken egunetako berriek frogatu didate denek ez dugula berdin funtzionatzen, amerikarrek 2016an egin huts bera errepikatzeko hautua egin baitute.
Harrigarria da zoin fite ahanzten diren gauzak. Donald Trump berriz ere bozkatua izan da, duela gutti arteko eskandaluak bazterrean utziz. Oroitarazteko, maiatzaren 29tik epaimahaia osatzen zuten hamabi newyorktarrek bi eguneko eztabaidaren ostean, Trump erruduntzat jo dute 34 kontabilitate dokumentu faltsutzea leporaturik, Stormy Daniels X filmetako aktoreari 130.000 dolarren truke haren isiltasuna erosirik, 2016ko hauteskundeak aitzin sexu eskandalua saihesteko asmoz.
Horrez gain, 2023an kondenatua izan da Jean Carroll idazlea bortxatu eta difamaturik....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016