Herriz Herri - Makea (L) | 2024ko Azaroaren 14a
Joko berriko finalak - Palestina libre
Joko berriko finalak
Ostiralean finalerdiak iraganik, San Martin egunaz Inchauspe/Larralde - Maiz/Ugarteren kontra finala jokatu da. Etorriak zirenak ez dira dolutu partida ederraren ikusteko parada ukan baitute. Hastapenean partida frango tinki bazen, bururatzean Hegoaldeko pilotariek gaina hartu dute, 40/23 irabaziz.
Partida bururatzean xingarraren zozketa iragan da Florence Acheritogarayk irabazi du. Zorionak, ea ba jastatzeko parada ukanen dugun!
Palestina libre
Azaroaren 16an ezkerparetan "Palestina libre" ekitaldia egun osoan iraganen da. Goizarekin (10:30) konferentzia entzungai izanen da. Mays Qaisi palestinar erbesteratuak, Géraldine Hornberg Union Juive Française pour la Paix (UJFP) ordezkariak eta Omar Alsoumi palestinar militanteak "Ibaitik itsasora, Palestina libre" gaiaren inguruan hitz eginen dute. Arratsaldean lau tailer antolatuak dira (15:30) eta eguna kontzertuekin bururatuko da. Egun osoan Palestina sustengatzen duten hainbat eragileren merkatua izanen da, Palestinatik zuzenean etorri ekoizpenekin. Bazkariarentzat izena eman behar da 06-43-78-50-12 deituz (15€).
Egun horretan bildu dirua palestinar preso politikoen sustengatzeko izanen da.











