Herriz Herri - Senpere (L) | 2024ko Azaroaren 14a
Euskaldunen deportazioa "Terreur" garaian -"Artzain soil" filmaren proiekzioa - Musika klasikoa larunbatean - Urriko sortze eta heriotzeak - Abenduko kontzertua
Euskaldunen deportazioa "Terreur" garaian
Hitzaldia antolatua da azaroaren 21ean (19:00) Inharrian, aipagai delarik euskaldunen deportazioa Iraultzak sortu zuen "izuaren" pean edo euskaldunen "populizida". Lapurdin eta Nafarroa Beherean, 1794ko otsail tragiko hartarik, idatzi guti gelditzen dira euskaldunen deportazioari buruz. Suteetan edo nahita ezabatu artxibo guti gelditzen dira, salbu familietan kontserbatutako memorioak eta XIX. mendean, hilerrietako inskripzio batzu ikertuak izan ziren. Mintzaldiaren xedea, gure historiako garai iluna pittin bat argitzea da. Iraupena: oren bat eta erdi, urririk. Erreserba: cultureetpatrimoinesenpere.fr, antolatzailearen gunean.
"Artzain soil" filmaren proiekzioa
Joan den astean aipatu bezala, film hori zine-sala gehienetan agerturik, arrakasta handia ari da hartzen. Hala nola, Larrekon ere ikusten ahalko da azaroaren 15ean (20:00). Lurrik gabeko artzain emazte baten lan bizipena aipagai, lekukotasun hunkigarria da menturaz. Bat-bateko itzulpenarekin (euskaraz eta frantsesez) eman filmaren ondotik debatea izanen da Sabine Hourcade filma egilearekin, galderak euskaraz egiten ahalko dira. Sarrera dohainik, ez huts egin.
Musika klasikoa larunbatean
Amotzeko kaperan aurkituko da Ravel Akademiako talentu berrien kontzertua, hazilaren 16an (20:00). Oren baten iraupena, urririk, musika klasikoaz gozatzeko aukera polita.
Urriko sortze eta heriotzeak
Horra zer seinalatua izan zaukun.
Sortzeak: Aniotz Clément eta Leizagoyen Saioa, bizi urosa desiratzen diegu eta zorionak hauen burasoeri.
Heriotzeak: Ratio Louis 99 urte, Jacquinet Félix 82 urte eta Etcheçaharreta Marthe sortzez Brahim 83 urterekin, dolumin bizienak hauen senide eta adixkide guzieri.
Abenduko kontzertuan Larreko leporaino betea
Abenduko kontzertuen 10. edizioa kari, ikuskizuna iragan beharra da abenduaren 8an (17:00), Katalina Gommes-en dantzari taldearen eskutik, "Me lo soplo el viento" izenburuarekin. Nola sartzea partehartze libroan zen, maluruski gaurdanik 320 jarlekuak erreserbatuak dira cultureetpatrimoinesenpere.fr antolatzailearen webgunean. Diru bilketa joanen da zuzenki Herriko Zerbitzu Sozialari (CCAS).











