Herriz Herri - Bidarrai (NB) | 2024ko Azaroaren 14a
Sortze - Gaztaina eta kantu
Sortze
Azaroaren 4an, Fanny Berhouet eta Bixintxo Haristoy-Bidondok ongi-etorria egin diote beren lehen haurrari, alaba bat, Maitane izendatu dutena. Familia bizi da eraiki berria duen "In Nahia" etxean. Goresmen eta zorion buraso gazteeri eta haurñoari.
Gaztaina eta kantu
Gaualdi arras goxoa pasatu dugu joan den larunbatean, gaztaina jatearen kari. Tokiko gaztainak, Marmarokoak, arras onak, herriko pastizegilearen sagar tartak, Euskal Herriko sagarnoa, eta euskal kantuak nasaiki, xahar eta berri, Erramun Inçaurgaratek musikaz lagundurik, ez zen gehiagoren beharrik memento ezinago hobea elgarrekin pasatzeko.










