Herriz Herri - Hendaia (L) | 2024ko Azaroaren 14a
Kontzertua - Ipar Euskal Herriko musikak eta kantuak - Akelarrek 50 urte
Kontzertua
Azaroaren 16an larunbatarekin (12:30), BADOK musika atariak 15 urte betetzen dituela eta, kontzertuak antolatuak izanen dira Borderline fabrikan. Huna egitaraua: Ahots Hutsez polifonia taldea eta Arkaitz Miner (12:30), Mokadua eta kafea (14:00), Ibon RG (16:30), Ibil Bedi eta Ke Lepo (17:30).
Ipar Euskal Herriko musikak eta kantuak
Iparraldeko Orkestrak bere txaranga sortu du lehen aldiz Philippe de Ezcurra akordeoilariaren gidaritzapean, etaFandango,Banako,Saltoeta beste interpretatuko ditu azaroaren 22an (20:00) Gaztelu Aretoan. Kantuaren ospatzeko eta goraipatzeko, Amaia Riouspeyrous kantaria gomitatu du. Sorkuntzaren eta tradizioaren artean, kontzertu honek Ipar Euskal Herriko musika ondarean murgilaraziko du. Sartzeak 10,99 eta 12,99 euroren artean kostako du, urririk 22 urtez petikoentzat.
Akelarrek 50 urte
Akelarre Hendaiako euskal kultur taldeak 50 urte betetzen ditu, eta horren karira egun berezia antolatuko du azaroaren 23an Gaztelu Aretoan. Egun osoko egitaraua prestatua du elkarteak: goizean (11:30) dantza ikuskizuna izanen da, Beltzenia pilotalekuan. Bertan, haur ttikienetatik helduenetara, talde osoak parte hartuko du. Dantzari ohiak ere ikusteko parada izanen da. Dantza emanaldiaren ondotik, Gaztelu Aretoan jarraituko du bestak. Bertan bazkaria izanen da, Jeiki Hadi erromeria taldeak alaiturik. Arratsaldean (18:00), Elektrobuiaka elektrotxarangak, Rukula eta Su Ta Gar taldeek kontzertua emanen dute. Gaualdi bukaera DJ Bullek animatuko du. Gaualdian zehar, jateko eta edatekoa izanen da. Bazkarirako erreserbak eta kontzertuetako sarrerak akelarre.eus webgunean har daitezke. Bazkaria aitzinetik erreserbatzea beharrezkoa da, kontzertuetako sarrerak aldiz egunean bertan ere salduko dira. Harremanetarako: 06-59-09-18-85 ala 06-42-56-95-91.











