Mundu zabalean | 2024ko Azaroaren 14a

Estatu Batuetako hauteskunde kanpainaren dirutza

M.O.

Estatu%20Batuetako%20hauteskunde%20kanpainaren%20dirutza

Estatu Batuetako hauteskundeak aste huntan bururatu dira. Anitz aipatuak izanez, ez dugu emaitzen berri emanen. Begiratzera joan gira Kamala Harris eta Donald Trump-en kanpaina nola finantzatua izan den.

Ipar Amerikako enpresen inplikazioa

Kamala Harris ala Donald Trumpen hautagaien kanpaina ordaintzeko, enpresa handiek presidentzialetarako milioika dolar ezarri dituzte. Ipar Amerikan, hauteskundeentzat inbertitua den diru kopurua izigarria eta neurrigabekoa da, kostu orokorra hauteskundez hauteskunde goratuz joan dena.

Bi hautagai nagusiek, Donald Trumpek eta Kamala Harrisek, 2,5 miliar dolar bildu dituzte 2024ko hauteskunde kanpainarako. 2020ko hauteskundeen gastuak gaindituak izan dira, orduan 15,1 miliar dolar gostatu baitziren (2016an 6,5 miliar).

Donald Trump-en sustenguak

Silicon Valleyko hainbat enpresaburu ospetsuk, 2020an Trumpen hautagaitza gogor salatu bazuten, aurten babestu dute. Open Secrets erakundearen arabera, hauteskunde kanpaina hasi zenetik industria teknologikoek egin dohaintzen %80a hautagai errepublikanoaren alde joan da. Elon Musk teknologia sektoreko miliardun ezagunak, bere fortuna 250 miliar dolar baino gehiagokoa estimatua dena, Trumpen aldeko kanpaina egin du. Sustengu hori ideologia eta interes indibidualengatik ikus daiteke. Muskek hauteskundeak aitzin erran zuen Kaliforniako X eta SpaceXen enpresako egoitzak Texasera eramanen zituela. Bere argumentua izan zen ikasle transgenikoeri babesa emaiten dieten lege federalen kontra protestatzeko zela. Deslokalizazio horrek interes fiskalekin zer ikusia duela errana izan da, egiazko konbentzimendu politikoa baino.

Uztailean jadanik, America PAV, Trumpen hauteskunde kanpainako komiteak 8 miliar dolar baino gehiago bildu zituen, bereziki Silicon Valley San Frantziskako ekonomia gunean plantatu enpresek lagundurik. Trumpen babesle nagusia Joe Lonsdale izan da, besteak beste Pentagonoak erabilitako espioitza programak ekoizten dituen Palantir enpresaburua da.

Donald Trumpek hauteskunde propagandan Silicon Valleyen babesa ukan duela agertu badu ere, ukan dituen sustengu nagusiak finantza, aseguru eta higiezinen sektoreetakoak izan dira.

Open Secrets-en arabera, besteak beste Trumpen kanpaina finantzatu dutenak dira: osasunaren sektore pribatua (101 milioi dolar), aireko garraioa (91,3 milioi dolar), manufaktura eta banaketa sektorea (14,1 milioi dolar). Bestalde erretretadunek (129,5 milioi dolar), ideologia errepublikar edota kontserbadoreak diren erakundeek (82 milioi dolar) Trumpen alde dohaintzak egin dituzte. Trumpen diru-emaitzen erdiak lau estatutik etorri dira: Texas (%15.6), Nevada (%14.8), Wyoming (%14.6) eta Florida (%11.9).

Kamala Harris-en sustenguak

Kamala Harris-en kanpainari dagokionez, Joe Biden presidente ohiaren baseak sustengatu du. Errepublikanoekin bezala, demokrateri egin dohaintzak sektore ekonomiko nagusien interesak islatzen ditu, balioen eta inbertsioen sektorekoak barne. Harrisen hurbilekoak eta diru-laguntza emaileen oinarria osatzen duten sektoreak komunikabideen eta teknologiaren sektorekoak izan dira, bai eta legezko, hezkuntzako eta osasuneko profesionalak eta sindikatuak. Trumpen eta beste hautagai errepublikano batzuk ez bezala, Kamala Harrisek sindikatuengandik diru ekarpen inportanteak eskuratu ditu. Sindikatuek, Harris hautagai demokrataren alde 18,5 milioi dolar bildu dituzte, aktibitate sektore batzuk baino gehiago.

Joe Biden hautagaitzatik erretiratzearen gaia hedabideetan aipatua izan delarik, demokraten diru emaile handien sarea argitan emana izan zen. Joe Biden kanporatzeko zalaparta gehien egin zutenak Hollywoodeko artistak, produkzio enpresak eta hedabideen jabeak izan ziren.

Komunikazioen eta elektronikaren sektoreek, telebista, zinema, musika eta telekomunikazio enpresek, Harris demokrataren kanpaina sustengatzeko 31,9 milioi dolarreko dohaintzak egin dituzte. Finantza eta aseguru sektoreak 88,2 milioi dolar eskaini ditu, bai eta hezkuntzak (40,5 milioi dolar), abokatuen eta juristen bulegoek (36,5 milioi dolar) eta osasun arloko profesionalek (24,2 milioi dolar).

Demokraten basea kontzentratua da estatu guti batzuetan. Dohaintza guzien erdia lau estatutakoak izan dira: Kalifornia (%21,6), Columbia hautesbarrutia (%12,8), New York (%10,2) eta Massachusetts (%4,2).

Diruaren erresuma

Diru hori guzia nora doan eta hauteskundeen emaitzetan zer eragin duen ere ikusi behar da. Gehiena komunikabideentzat eta publizitatearentzat erabilia izan da. Biden-Harris presidentzial kanpainak publizitatean anitz inbertitu du, gastu orokorraren %60a. Harris-en kanpaina ordaintzeko 310 milioi dolar bilduak izan dira, Trumpek baino 138,7 milioi dolar gehiago.

Hauteskundeetako emaitzak estatu gehienetan aitzinetik ezagutzen baziren, kanpainaren gastu zati handi bat hautesleak deliberatuak ez ziren estatuetan erabilia izan da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3761. zbk

Gure Hitza | 2024/11/14

Hutsak errepikatuz

Ainhoa Etchenique

Bizian denek ditugu egun on eta txarrak. Denek ditugu pettoak egiten, batzu besteak baino larriagoak. Inportantena petto horietatik ikastea da, gauzak desberdinki egitea, aitzinera joan ahal izateko. Baina azken egunetako berriek frogatu didate denek ez dugula berdin funtzionatzen, amerikarrek 2016an egin huts bera errepikatzeko hautua egin baitute.

Harrigarria da zoin fite ahanzten diren gauzak. Donald Trump berriz ere bozkatua izan da, duela gutti arteko eskandaluak bazterrean utziz. Oroitarazteko, maiatzaren 29tik epaimahaia osatzen zuten hamabi newyorktarrek bi eguneko eztabaidaren ostean, Trump erruduntzat jo dute 34 kontabilitate dokumentu faltsutzea leporaturik, Stormy Daniels X filmetako aktoreari 130.000 dolarren truke haren isiltasuna erosirik, 2016ko hauteskundeak aitzin sexu eskandalua saihesteko asmoz.

Horrez gain, 2023an kondenatua izan da Jean Carroll idazlea bortxatu eta difamaturik....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016