Herriz Herri - Gamarte (NB) | 2024ko Azaroaren 14a
Gaztelondon zer berri?
Euskararen urtaroa kari, herriko eskolako gelan, azaroaren 23an (20:00), Piarres Topet Etxahunen 19. mendeko olerkari eta bertsulari barkoxtarra gogoan, ikusgarria emana izanen da.
Bizitza zoritxarrekoa ukan zuen: gogoz kontrako hezkuntza, auziak eta espetxeratzeak, familiako traidorekeriak... Horri buruzko olerki eta bertsuak idatzi zituen. Erromantizismo eta satiraren artean, bere bertsuen estilo pertsonal eta zorrotzari esker famatua izan zen. Gaualdian parte hartuko dute, Mixel Etxekopar, Dominika Rekalt, Pierre Vissler eta Jean-Christian Irigoyen-ek.











