Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2024ko Azaroaren 14a

Mus lehiaketa

Goitik behera, A mailatik C mailarako irabazleak
Goitik%20behera_%20A%20mailatik%20C%20mailarako%20irabazleak

Izturitzeko gazteriak antolatu mus zoingehiagoka joan den igandean iragan zen herriko gelan.

Arrakasta ukan duela erran ditake, hemendik hurbil beste txapelketa izanagatik, 52 pare bildu baitira. Muslarien munduan ezagunak diren Pette Ospital eta Jacky Biscay bi aihertarrek kudeaturik, denak untsa joan dira.

Huna emaitzak:

Amailan: J Battitt eta Henriette Olhagaray Mugerre Elizaberritarrak xapeldun, Eliane eta Laida Etchebarne ama-alabak xapeldunorde.

B mailan: Marie Hélène Etchegaray urruñarra eta Alice Jaurena hazpandarrak irabazi diete Eric eta Manon Meriguet aita-alaba izturiztarreri.

C mailan: Elaia Berho eta Paul Berhondo (10 urte) jatsuarrak irabazle, Gilbert Sallagoity eta Etchebarne Michel mehaindarreri nagusiturik.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3761. zbk

Gure Hitza | 2024/11/14

Hutsak errepikatuz

Ainhoa Etchenique

Bizian denek ditugu egun on eta txarrak. Denek ditugu pettoak egiten, batzu besteak baino larriagoak. Inportantena petto horietatik ikastea da, gauzak desberdinki egitea, aitzinera joan ahal izateko. Baina azken egunetako berriek frogatu didate denek ez dugula berdin funtzionatzen, amerikarrek 2016an egin huts bera errepikatzeko hautua egin baitute.

Harrigarria da zoin fite ahanzten diren gauzak. Donald Trump berriz ere bozkatua izan da, duela gutti arteko eskandaluak bazterrean utziz. Oroitarazteko, maiatzaren 29tik epaimahaia osatzen zuten hamabi newyorktarrek bi eguneko eztabaidaren ostean, Trump erruduntzat jo dute 34 kontabilitate dokumentu faltsutzea leporaturik, Stormy Daniels X filmetako aktoreari 130.000 dolarren truke haren isiltasuna erosirik, 2016ko hauteskundeak aitzin sexu eskandalua saihesteko asmoz.

Horrez gain, 2023an kondenatua izan da Jean Carroll idazlea bortxatu eta difamaturik....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016