Herriz Herri - Ahurti (L) | 2024ko Azaroaren 14a
Mintzaldia
Azaroaren 23an larunbatez (15:00), mintzaldi-debatea iraganen da Beloken. "Laborantza krisia? Jendarte krisia? Zer aterabide geroari begira?" gaien inguruan eztabaidatuko da. Laborari gazte bat, Jean Michel Bortheirie Belokeko frailea eta Mikel Hiribarren Itsasuko auzapeza eta Euskal Elkargoko laborantza batzordeko kidea izanen dira parte hartzaileak. Sartzea urririk izanen da. Mintzaldi hau Belokeko frailetxeak eta Lapurdi Irratiak dute antolatzen.










