Herriz Herri - Sara (L) | 2024ko Azaroaren 14a

Bortizkeriak - Eguberriko merkatua - Urriko egoera zibila - Lur erretzea - Tripotxak - Pilota

Bortizkeriak%20-%20Eguberriko%20merkatua%20-%20Urriko%20egoera%20zibila%20-%20Lur%20erretzea%20-%20Tripotxak%20-%20Pilota

Bortizkeriak

Sarako gazteria ez zaigu batere ongi ibilki. Sarako bestetan, ez bakarrik bertze egunetan, egin dituzte txarkeriak: zuhaitz batzu pikatu, bidetako seinaleak hautsi, igerileku aldeko komunak hautsi, bainan horiek denen artetik, larderi homofoboak, sexistak eta bertze. Herriko Etxeak deliberatu du gutun bat igortzea familia guzieri, jakinean izateko zer txarkeria egiten dituzten gazteek. Ondoko egunetan, elkarte guziekin bilkura eginen da ikusteko zer egiten ahal den, beharba etxetik hasirik burasoen hitzekin.

Eguberriko merkatua

Iraganen da hazilaren 23an larunbatez (9:00-18:00), Lur Berri gelan San Josepe eskolako haurren burasoek antolaturik. Animazioak: haurren makillajea, magoa, arratsaldean pottokoekin itzuliak, bertan edateko eta jateko. Etorri haur horien sustengatzerat.

Urriko egoera zibila

Sortzeak: Andiazabal-Perret Katixa 2024/10/12.

Ezkontzak: Simao Jean-Baptiste eta Goyeneche Marina 2024/10/26.

Lur erretzea

Urtero bezala, lurrak erretzeko egin galdea hazilaren 25a aitzin Herriko Etxean, bai eta ere egurrentzat ez ahantzi izena ematea Herriko Etxean.

Tripotxak

Joan den urtean bezala, aurten ere tripotx bazkaria Baratxarte jatetxean eginen da, hazilaren 24an eguerditan. Menua: tripotxak salda bixi-bixiarekin, garbantzoa xerri hankekin, Baratxarteko ahate saltsa eta koka. Prezioa 32€, edatekorik gabe. Egun hortan meza (10:30) Santa Katalina kaperan, ondotik mutxikoak Baratxarte aitzinean eta bazkaria. Erreserbatzeko deitu jatetxea: 05-59-54-20-48.

Pilota

Trinketean lehen mailan: Iribarren Unai À¢'€'" Lecuona Aritz galtzaile 40-30 Urruñarrak-en kontra. Mariluz Julen À¢'€'" Etcheverry Unai irabazle 40-26 Errenteriaren kontra. Guruchaga Betti À¢'€'" Calvet Daniel galtzaile 40-20 Denek Bat-en kontra. 2. maila: Etxeberri Pacheco Manex À¢'€'" Zozaya Eñaut irabazle 40-16 Endaiarrak-en kontra. 3. maila: Alfaro Ellande À¢'€'" Errandonea Xan irabazle 40-17 Zaharrer Segiren kontra. Gazteak: Aguirre Arkaitz À¢'€'" Semerena Eneko irabazle 40-34 Denek Bat-en kontra. Gaztetxoak: Lafitte Unai À¢'€'" Saint Martin Andoni galtzaile 40-29 Kapito Harriren kontra. Umetxoak: Lefranc Koskarat Gilen À¢'€'" Lafitte Mattin galtzaile 20-15 Kanboarrak-en kontra.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3761. zbk

Gure Hitza | 2024/11/14

Hutsak errepikatuz

Ainhoa Etchenique

Bizian denek ditugu egun on eta txarrak. Denek ditugu pettoak egiten, batzu besteak baino larriagoak. Inportantena petto horietatik ikastea da, gauzak desberdinki egitea, aitzinera joan ahal izateko. Baina azken egunetako berriek frogatu didate denek ez dugula berdin funtzionatzen, amerikarrek 2016an egin huts bera errepikatzeko hautua egin baitute.

Harrigarria da zoin fite ahanzten diren gauzak. Donald Trump berriz ere bozkatua izan da, duela gutti arteko eskandaluak bazterrean utziz. Oroitarazteko, maiatzaren 29tik epaimahaia osatzen zuten hamabi newyorktarrek bi eguneko eztabaidaren ostean, Trump erruduntzat jo dute 34 kontabilitate dokumentu faltsutzea leporaturik, Stormy Daniels X filmetako aktoreari 130.000 dolarren truke haren isiltasuna erosirik, 2016ko hauteskundeak aitzin sexu eskandalua saihesteko asmoz.

Horrez gain, 2023an kondenatua izan da Jean Carroll idazlea bortxatu eta difamaturik....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016