Herriz Herri - Hiriburu (L) | 2024ko Azaroaren 14a

Antzerki - Sehaska hustea - Selauru hustea

"Ihesi" antzerkia
Ihesi%20antzerkia

Antzerki

Azaroaren 15ean ostiralez (20:30), Iduzkilore taldearen "Ihesi" antzerkia ikusteko parada izanen da La Perle gelan. 6 urtetik gorakoei zuzendua da, tokiak 5 eta 15 euroren artean kostako du. Xehetasunak ukateko: communication@saintpierredirube.fr.

Sehaska eta joko hustea

Azaroaren 17an igandez, Ametza ikastolak eta Aizuk sehaska eta joko hustea antolatzen dute, herriko ezkerparetan. Bertan jateko eta edatekoa izanen da. Izenak aitzinetik eman behar dira deituz: 06-23-48-23-89.

Selauru hustea

Ildo beretik, azaroaren 24an igandez (9:00-17:00), Ainhara futbol elkarteak selauru hustea antolatuko du ezkerparetan. Mahaiak 3 euro kostako du eta metroak 4 euro. Izena eman behar zaio Marylis-i: 06-10-08-44-11.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3761. zbk

Gure Hitza | 2024/11/14

Hutsak errepikatuz

Ainhoa Etchenique

Bizian denek ditugu egun on eta txarrak. Denek ditugu pettoak egiten, batzu besteak baino larriagoak. Inportantena petto horietatik ikastea da, gauzak desberdinki egitea, aitzinera joan ahal izateko. Baina azken egunetako berriek frogatu didate denek ez dugula berdin funtzionatzen, amerikarrek 2016an egin huts bera errepikatzeko hautua egin baitute.

Harrigarria da zoin fite ahanzten diren gauzak. Donald Trump berriz ere bozkatua izan da, duela gutti arteko eskandaluak bazterrean utziz. Oroitarazteko, maiatzaren 29tik epaimahaia osatzen zuten hamabi newyorktarrek bi eguneko eztabaidaren ostean, Trump erruduntzat jo dute 34 kontabilitate dokumentu faltsutzea leporaturik, Stormy Daniels X filmetako aktoreari 130.000 dolarren truke haren isiltasuna erosirik, 2016ko hauteskundeak aitzin sexu eskandalua saihesteko asmoz.

Horrez gain, 2023an kondenatua izan da Jean Carroll idazlea bortxatu eta difamaturik....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016