Herriz Herri - Uztaritze (L) | 2024ko Azaroaren 14a
Kontzertu - Ganer huste - Musikaldi
Kontzertu
Bere 150 urte kari,Haltya jauregiak kontzertua antolatzen du jauregian berean, larunbat huntan 16an (17:00). Odile andere kantariak emanen du Barbara kantaldia, pianoan lagundua izanen dela Nicolas Viellenganik. Sartzea libro izanen da, bainan tokiak mugatuak baitira gomendatua da aitzinetik erreserbak egitea helbide huntara: haltya@orange.fr. Ongi etorri deneri.
Ganer huste
Heldu den igande huntan, azaroaren 17an, AEP Santa Barbara kultur elkarteak Arruntzan ganer hustea antolatzen du Aldacourou gelan, egun osoan. Suerte on horietan dabiltzaneri.
Musikaldi
Heraitzen ''Les Amis de la Chapelle'' elkarteak antolatzen du musikaldia Santa Katalina besta kari, azaroaren 22an, (20:00) kaperan berean. Musikaldi klasikoa izanen da eta entzuten ahalko dira Mozarten obrak klarinete joileekin eta Schubertenak biolontzelo eta arrabita joileekin. Sartzea 12 eurotan finkatua da. Derrigorrez aitzinetik tokiak atxiki behar dira helbide huntan: amischapelle.saintecatherine@gmail.com. Diotenaz ez da tokian berean txartelik salduko.










