Herriz Herri - Baiona (L) | 2024ko Azaroaren 14a

Hazkurri bankuen 40 urteak - Kontzertua - Aurkezpena - Foroa

Partaide batzu produktu idorren biltegia bisitatzen
Partaide%20batzu%20produktu%20idorren%20biltegia%20bisitatzen

Hazkurri bankuen 40 urteak

Azaroaren 6an, Ipar Euskal Herriko Hazkurri Bankuak Frantziako Hazkurri Bankuen 40 urteak gogoratu ditu. Karia horretara, bere ateak ideki ditu Baionako Suprefetari, EHEko hautetsiei, Departamendu Kontseiluari, Eskualde Kontseiluari, Baionako barrutiko diputatuari, herriko auzapez eta hautetsi anitzei, sostengatzen duten enpresei eta urte osoan bere bazkide diren elkarteei. Egunean zehar boluntarioekin bisita komentatuak, MESAren aurkezpena, film proiekzioak, mozketa tailerren aurkezpena eta sukaldaritza tailerrak antolatu dira.

40 urte hauetan beharren emendatzea gertatu da, eta heldu den azaroaren 22, 23 eta 24ko Bilketa Nazionalean parte hartzeko deia zabaldu da, dohaintza eginez edota boluntario bilakatuz. Nahi duenak azaroaren 22, 23 edo 24an saltoki ateetan edo bereizketan parte har dezake, ba641@banquealimentaire.org mailara idatziz edo 05-59-55-05-00 zenbakira deituz.

Kontzertua

Azaroaren 15ean ostiralez (20:30), Iluma taldeak kontzertua emanen du La Luna Negra kafe antzokian. Sartzeak 6 eta 14 euroren artean kostako du. Xehetasunentzat: 05-59-25-78-05.

Aurkezpena

Azaroaren 16an larunbatez (15:30), "Euskal etxetik Euskal Museora À¢'€'" Baserri faltsu bat Errobi bazterrean" euskal etxearen arkitektura tradizionalaren aurkezpena iraganen da, Euskal Museoaren lehen aitzinaldea, 1924an ideki zelarik. Hitzordua Euskal Museoan emana da, orotara 45 minutu iraunen du. Urririk izanen da, aitzinetik izena emanez: 05-59-59-08-98.

Foroa

"Kultur arloan lan egin Akitania Berrian"foroaren karietara, azaroaren 18 eta 19an "Askatasuna(k), harremana(k) eta trantsizioa(k)" gaiaren inguruko hitzaldia antolatzen duEuskal Elkargoak. Arteen Hirian iraganen da. Informazio guziak entreprendreculture-nouvelleaquitaine.fr webgunean atzeman daitezke.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3761. zbk

Gure Hitza | 2024/11/14

Hutsak errepikatuz

Ainhoa Etchenique

Bizian denek ditugu egun on eta txarrak. Denek ditugu pettoak egiten, batzu besteak baino larriagoak. Inportantena petto horietatik ikastea da, gauzak desberdinki egitea, aitzinera joan ahal izateko. Baina azken egunetako berriek frogatu didate denek ez dugula berdin funtzionatzen, amerikarrek 2016an egin huts bera errepikatzeko hautua egin baitute.

Harrigarria da zoin fite ahanzten diren gauzak. Donald Trump berriz ere bozkatua izan da, duela gutti arteko eskandaluak bazterrean utziz. Oroitarazteko, maiatzaren 29tik epaimahaia osatzen zuten hamabi newyorktarrek bi eguneko eztabaidaren ostean, Trump erruduntzat jo dute 34 kontabilitate dokumentu faltsutzea leporaturik, Stormy Daniels X filmetako aktoreari 130.000 dolarren truke haren isiltasuna erosirik, 2016ko hauteskundeak aitzin sexu eskandalua saihesteko asmoz.

Horrez gain, 2023an kondenatua izan da Jean Carroll idazlea bortxatu eta difamaturik....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016