Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2024ko Azaroaren 14a

Etorbide elkartearen sustenguz kantaldia

Buhaminak taldea
Buhaminak%20taldea


Azaroaren 23an, Baigorriko elizan (20:00) bi abesbatzek kantaldia eskainiko dute.

Lehen partean, Bestela gizonezko abesbatza izanen dugu kantari. Talde hau 2010ean sortu zen hiru pertsona pasionaturen inguruan. Ondotik, Iparraldeko kantari desberdinei esker hazi den taldea da. Gaur egun, Sophie Larrandaburuk zuzentzen ditu.

Bigarren partea, Iparralde osotik datozen 40 emaztek osatzen duten Buhaminak taldeak eskainiko du.

Manon Irigoyenek zuzentzen duen talde hau duela 24 urte sortu zen xiberotar kantari batzuk bultzaturik.

Euskal kantuei leku zabala uzten badiete ere, bi taldeek kontinente guzietako kantuak proposatzea dute xede.

Bi taldeek Garazi, Baigorri, Oztibarre, Iholdi eskualdeko emigranteei laguntza eskaintzen duen Etorbide elkarteari haien sustengua adierazi nahi dute kantaldi hunen bidez.

Artista eta zeramista desberdinek egindako arte lanen erakusketa/salmenta iraganen da elizako atarian (18:30).

Sartzea 15 eurotan izanen da.


Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3761. zbk

Gure Hitza | 2024/11/14

Hutsak errepikatuz

Ainhoa Etchenique

Bizian denek ditugu egun on eta txarrak. Denek ditugu pettoak egiten, batzu besteak baino larriagoak. Inportantena petto horietatik ikastea da, gauzak desberdinki egitea, aitzinera joan ahal izateko. Baina azken egunetako berriek frogatu didate denek ez dugula berdin funtzionatzen, amerikarrek 2016an egin huts bera errepikatzeko hautua egin baitute.

Harrigarria da zoin fite ahanzten diren gauzak. Donald Trump berriz ere bozkatua izan da, duela gutti arteko eskandaluak bazterrean utziz. Oroitarazteko, maiatzaren 29tik epaimahaia osatzen zuten hamabi newyorktarrek bi eguneko eztabaidaren ostean, Trump erruduntzat jo dute 34 kontabilitate dokumentu faltsutzea leporaturik, Stormy Daniels X filmetako aktoreari 130.000 dolarren truke haren isiltasuna erosirik, 2016ko hauteskundeak aitzin sexu eskandalua saihesteko asmoz.

Horrez gain, 2023an kondenatua izan da Jean Carroll idazlea bortxatu eta difamaturik....

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016