Han eta Hemen | 2025eko Ekainaren 19a

LAB sindikatuaren mende laurdena

LAB%20sindikatuaren%20mende%20laurdena

LAB sindikatuak, urteetako lan militanteari esker, euskal sindikalismo eraldatzailea, baita lan eta bizi baldintzak tokian bertan erabaki daitezen aldarrikapena eremu anitzeko langileengana zabaldu du. Mende laurdena bete ondoren, ekainaren 7an Baionan egindako prentsaurrekoan azaldu da urriaren 25ean Lekornen ospakizuna izanen dela, Ipar Euskal Herrian zabaltzen segitzen duela erakusteko.

LAB sindikatuaren ibilbidea

Prentsaurrekoan, Argitxu Dufau LABeko Ipar Euskal Herriko bozeramaileak azaldu du 1980ko eta 1990eko hamarkadetan zenbait talde eta kolektibo sortu zirela, hala nola Euskal Herriko Langileen Elkartea (EHLE) eta Atxik. Frantses sindikatuen zentralismoa eta hegemoniaren aitzinean, sindikatu abertzale eta euskaldun baten sorrera beharrezkoa zela sentitu zen. Egiteko beste modu bat beharrezkoa zen, langileek lantokietan antolatzeko beste tresna bat ezinbestekoa zuten.

Hausnarketa eta eztabaida ugari egin ondoren, LABek sindikatuaren hedapena Ipar Euskal Herrian onartu zuen Donostiako V. Kongresuan, Ipar Euskal Herriko militanteen bultzadaz.

Ondotik, sail sindikalak sortu dira sektore guzietan, hauteskunde sindikaletan aurkezten dira eta ordezkaritza handitu da, ekintza sindikala bultzatuz.

Argitxu Dufau LABeko ordezkariak, eremuz eremu lanean ari direla azpimarratu du, horrekin batera sindikatuak Hemen Erabaki proposamena ere garatu duela oroitarazi du, negoziazio kolektiboko eremuak Ipar Euskal Herrian bertan kokatu nahi dituena. Hala ere, sindikatuak molde anitzetako "oztopoak" eta "erasoak" jasan dituela aipatua izan da.

Guzi horrengatik, LABen parte hartu duten guziak zorionduak izan dira, bidelagun izan eta gaur egun direnak eskertuak izan dira. Bozeramaileak zioen 25 urterekin deus ez dela bukatzen, lantokietan antolatzen eta borrokatzen segitu behar dela. Euskal Herriko langileek bertan erabakitzearen aldarrikapena eraman behar dutela errana izan da.

Egun osoko egitaraua

Ibilbide hunen karira, LABek urriaren 25ean egun osoko egitaraua antolatuko du Lekornen, "Ipar Euskal Herrian 25, enbor beretik zabaltzen" lelopean. Sindikatuak Ipar Euskal Herrian egin duen ibilbidea aztertuko du goizean, belaunaldi desberdinetako militanteen lekukotasunekin osatu solasaldiaren bidez. Ondotik bazkaria izanen da, txaranga eta kontzertuekin.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Han eta Hemen | 2025/06/19

Bake Bidea eta bakegileen ibilbidearen bukaera

2017ko apirilaren 8a, armagabetze egunean Baionako mobilizazioa (Arg: Bake Bidea)
2017ko%20apirilaren%208a_%20armagabetze%20egunean%20Baionako%20mobilizazioa%20(Arg:%20Bake%20Bidea)

Ekainaren 6an, "Bake justu eta iraunkor baten bidean. 2011-2025 bilana eta etorkizuneko etapak" izenburuarekin egin da Bake Bidearen azken foroa, Baionan. Bake Bidea 2012an sortu zen, bakea dekretuz manatzea baino, eraiki behar zela gogoetaturik. Aieteko Konferentziaren biharamunean sortua, Ipar Euskal Herriko hautetsiak eta jendarte zibilaren ordezkariak bilduz aritu da hamabi urtez, euskal gatazkaren konponbide prozesua sustengatzeko. Euskal Herrian bake justu eta iraunkorra eraikitzeko bidea

Irakurri segida

3791. zbk

Gure Hitza | 2025/06/19

Erresiñola udan da kantari

Peio Jorajuria

Udan sartuko gira, egutegiaren araberakoan bederen. Ekainaren 21a, Rodolforen besta eguna ekartzen dute erdal egutegiek. Germaniar izen misteriotsu horrek "otso" hitza dakar bere baitan (wholf). Guk nahiago ditugu euskal egutegiek dakartzaten Uda eta Udane izenak. Gureak ditugu. Udako solztizio eguna dugu gainera ekainaren 21 hori, urteko egun luzeena, ondorioz Jondoni Joaneko suak piztuko direla herri eta mendietan, udako argitasun berriaren seinale. Eta musikaren besta ere ospatuko da, uda giroan suharki sartzeko.

Hain zuzen, herriko bestak biderkatuko zaizkigu hemendik aitzina, festibalak halaber, lehen lehenik Euskal Herria Zuzenean (EHZ) Arberatze-Zilhekoan. Gazteek bereziki gogotik edaten dute iturri berri horietatik. Guk, adin zohituagokoek, ur freskoari uko egin gabe, iturriko ur zaharretik ere edatea maite dugu, ez nostalgiaz baina atsegin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016