Herriz Herri - Urepele (NB) | 2025eko Ekainaren 19a
Sortze - Bertsularitza eta emaztearen tokia bertsularitzan
Sortze
Duela zonbait egun, Louis Texier eta Kattin Lucuren familia haur batez emendatu da, bigarren seme bat sortu zaie, Odei deitu dutena.Familia hau Ortzaizen bizi da. Goresmenak burasoeri eta ongi etorri Odei ttipiari.
Bertsularitza eta emaztearen tokia bertsularitzan
Ekainaren 20an, ortziralez, Urepele Amerikanoinean solasaldi eta bertsu saioa proposatua da. Gaia bertsularitza eta emaztearen tokia bertsularitzan izanen da.Solasaldiaren gidari Jenofa Berhocoirigoin izanen da eta bertsu saioan Maddi Ane Txoperena eta Miren Artetxe arizango dira. Hitzordua 19:00tan emana da. Ongi etorri deneri!











