Udan sartuko gira, egutegiaren araberakoan bederen. Ekainaren 21a, Rodolforen besta eguna ekartzen dute erdal egutegiek. Germaniar izen misteriotsu horrek "otso" hitza dakar bere baitan (wholf). Guk nahiago ditugu euskal egutegiek dakartzaten Uda eta Udane izenak. Gureak ditugu. Udako solztizio eguna dugu gainera ekainaren 21 hori, urteko egun luzeena, ondorioz Jondoni Joaneko suak piztuko direla herri eta mendietan, udako argitasun berriaren seinale. Eta musikaren besta ere ospatuko da, uda giroan suharki sartzeko.
Hain zuzen, herriko bestak biderkatuko zaizkigu hemendik aitzina, festibalak halaber, lehen lehenik Euskal Herria Zuzenean (EHZ) Arberatze-Zilhekoan. Gazteek bereziki gogotik edaten dute iturri berri horietatik. Guk, adin zohituagokoek, ur freskoari uko egin gabe, iturriko ur zaharretik ere edatea maite dugu, ez nostalgiaz baina atsegin... Irakurri segida