Herriz Herri - Kanbo (L) | 2025eko Ekainaren 19a

Marieneko baratzea

Maiatzaren 17an Marieneko funtsetan baratzea egiten
Maiatzaren%2017an%20Marieneko%20funtsetan%20baratzea%20egiten

Joan den maiatzaren 17an ehunka jende hurbildu zen Marieneko funtsetan egin nahi den proiektuaren kontra. Egun horretan baratzea landatua izan zen, horren segidan artatze lanak egiteko ekainaren 21ean (10:00) deia zabaldua da: hesia ezarri, belar tzarrak kendu eta biperretan zurkaitzak ezarri. Etorriko direneri galdegina da eginahalaz tresnekin etortzea (mailua, aitzurra, jorraia...). Han berean janen da, bakoitzak piknika ekartzea eskatua da.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3791. zbk

Gure Hitza | 2025/06/19

Erresiñola udan da kantari

Peio Jorajuria

Udan sartuko gira, egutegiaren araberakoan bederen. Ekainaren 21a, Rodolforen besta eguna ekartzen dute erdal egutegiek. Germaniar izen misteriotsu horrek "otso" hitza dakar bere baitan (wholf). Guk nahiago ditugu euskal egutegiek dakartzaten Uda eta Udane izenak. Gureak ditugu. Udako solztizio eguna dugu gainera ekainaren 21 hori, urteko egun luzeena, ondorioz Jondoni Joaneko suak piztuko direla herri eta mendietan, udako argitasun berriaren seinale. Eta musikaren besta ere ospatuko da, uda giroan suharki sartzeko.

Hain zuzen, herriko bestak biderkatuko zaizkigu hemendik aitzina, festibalak halaber, lehen lehenik Euskal Herria Zuzenean (EHZ) Arberatze-Zilhekoan. Gazteek bereziki gogotik edaten dute iturri berri horietatik. Guk, adin zohituagokoek, ur freskoari uko egin gabe, iturriko ur zaharretik ere edatea maite dugu, ez nostalgiaz baina atsegin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016