Herriz Herri - Luhuso (L) | 2025eko Ekainaren 19a

Interneteko engainuen kontra

Interneteko%20engainuen%20kontra

Ekainaren 27an, ostirala (14:00), ziber-delinkuentziari buruzko informazio bilkura iraganen da Herriko Etxean. Jendarmeriak du bilkura animatuko. Interneteko jukutriak direla eta, nola erne egon eta zein jarrera ukan esplikatua izanen da. Oren bat iraunen du, nahi duenak parte hartzen ahal du.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3791. zbk

Gure Hitza | 2025/06/19

Erresiñola udan da kantari

Peio Jorajuria

Udan sartuko gira, egutegiaren araberakoan bederen. Ekainaren 21a, Rodolforen besta eguna ekartzen dute erdal egutegiek. Germaniar izen misteriotsu horrek "otso" hitza dakar bere baitan (wholf). Guk nahiago ditugu euskal egutegiek dakartzaten Uda eta Udane izenak. Gureak ditugu. Udako solztizio eguna dugu gainera ekainaren 21 hori, urteko egun luzeena, ondorioz Jondoni Joaneko suak piztuko direla herri eta mendietan, udako argitasun berriaren seinale. Eta musikaren besta ere ospatuko da, uda giroan suharki sartzeko.

Hain zuzen, herriko bestak biderkatuko zaizkigu hemendik aitzina, festibalak halaber, lehen lehenik Euskal Herria Zuzenean (EHZ) Arberatze-Zilhekoan. Gazteek bereziki gogotik edaten dute iturri berri horietatik. Guk, adin zohituagokoek, ur freskoari uko egin gabe, iturriko ur zaharretik ere edatea maite dugu, ez nostalgiaz baina atsegin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016