Herriz Herri - Makea (L) | 2025eko Ekainaren 19a

Eliza garbitzeko deialdia - Kantari gazteak Zamudion

Makeako eta Zamudioko gazteak ikusgarria eman zuten gaualdian
Makeako%20eta%20Zamudioko%20gazteak%20ikusgarria%20eman%20zuten%20gaualdian

Eliza garbitzeko deialdia

Anitz hilabetez obrak eginik, Besta Berri kari ekainaren 29an eliza berriz idekia izanen da. Hori dela eta, elizari garbialdi on baten emaiteko borondatezko jendeak behar dira, interesatuek Herriko Etxera deitu behar dute 05-59-93-32-46 edo mailez mezua bidali mairie@macaye.fr. Izen emaiteko azken epea ekainaren 16a zen.

Kantari gazteak Zamudion

Jostakin elkarteak gazteekin kantua eta antzerkia lantzen du. Maiatz hondarrean kantu tailerrak segitzen dituzten hamar bat haur Zamudiora joan dira (Bizkaia). "Mundua edertzen" egitasmoaren baitan herriko Bertoko elkarteak errezibitu ditu, lapurtar eta bizkaitar gazteek elkarrekin kantuak, erritmoak eta koreografiak landu dituzte. Euskaraldia kanpaina baliatuz, azken egunean emanaldia presentatu dute. Asteburu horri esker harremanak sortu dira, euskararen sendotzeko eta kultura garatzeko aitzakia ere izan da. Dudarik ez da ondoko hilabeteetan Zamudioko gazteak herrian ikusiko ditugula!

Bestalde Jostakineko antzerkilari gazteak ere ari dira zerbaiten prestatzen, herriko besteetan emanen dutena.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3791. zbk

Gure Hitza | 2025/06/19

Erresiñola udan da kantari

Peio Jorajuria

Udan sartuko gira, egutegiaren araberakoan bederen. Ekainaren 21a, Rodolforen besta eguna ekartzen dute erdal egutegiek. Germaniar izen misteriotsu horrek "otso" hitza dakar bere baitan (wholf). Guk nahiago ditugu euskal egutegiek dakartzaten Uda eta Udane izenak. Gureak ditugu. Udako solztizio eguna dugu gainera ekainaren 21 hori, urteko egun luzeena, ondorioz Jondoni Joaneko suak piztuko direla herri eta mendietan, udako argitasun berriaren seinale. Eta musikaren besta ere ospatuko da, uda giroan suharki sartzeko.

Hain zuzen, herriko bestak biderkatuko zaizkigu hemendik aitzina, festibalak halaber, lehen lehenik Euskal Herria Zuzenean (EHZ) Arberatze-Zilhekoan. Gazteek bereziki gogotik edaten dute iturri berri horietatik. Guk, adin zohituagokoek, ur freskoari uko egin gabe, iturriko ur zaharretik ere edatea maite dugu, ez nostalgiaz baina atsegin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016