Herriz Herri - Hendaia (L) | 2025eko Ekainaren 19a
Haurrentzako animazioa - Garraio izen emateak
Haurrentzako animazioa
Frantziako Energia Aurrezteko Txapelketaren baitan, eko-enbaxadoreek tailer ludikoa proposatzen dute, energiari buruz gehiago jakiteko eta eko-keinu egokiak ikasteko. Hitzordua ekainaren 25ean asteazkenez emana da, Hendaiako mediatekan (10:00-12:00). 6 urtetik aitzina, baitezpadakoa da izena ematea: jdubrana@hendaye.fr.
Garraio izen emateak
Izen emateak idekiak dira TXIK TXAK eskolako garraiorako. Haurra eskolara joan dadin edo mugarik gabe mugitu dadin, izena ekainaren 2tik abuztuaren 2ra eman behar da txiktxak.fr webgunean.










