Orotarik | 2025eko Ekainaren 19a

Itsas bazterretik

Piarres Larzabal kolegioa

Itsas%20bazterretik

Errobi taldea bisitan kolegioan!

Joan den ekainaren 5ean, ostegunez, gure kolegioko 3.eko ikasleek Errobi musika talde mitikoko bi kantarien bisita ukan dute: Anje Duhalde eta Mixel Ducau.

Duela 50 urte pasa, bikote hark zuen euskal rocka sortu, eta ondotik ezagutu ditugun talde hoberenek ildo horretan segitu zuten. Azken hilabete hauetan, Errobi Euskal Herrian gaindi ibilki da kontzertuz kontzertu, iraganeko izpiritura itzuliz. Parada ezin hobea zen kolegioan euskal kantu garaikidearen historiarekin batean taldearena ere lantzeko.

Euskara, musika, IDZ eta animazioko irakasleek bideraturik, ikasleak mundu horretan murgildu dira, Errobiren kantu batzuk landuz, Daniel Landarten hitzak aztertuz, gaurko aktualitatearekilako loturak eginez, eta edukin horrekin kantariendako galderak sortuz.

Errobiren bisitaren egunean, elkarrizketa musikala ezin hobeki iragan da, ikasleek galderak egin eta Anje eta Mixelek erantzun! Tarteka bi pausa ttiki egin dira bi kantariek "Perttoli" eta "Gure lekukotasuna" kantu enblematikoak zuzenean emateko. Bukaeran, ikasleek klasean sorpresa antolatu zuten "Lantegiko 10 manamenduak" kantuaren hitzak "Kolegioko 10 manamenduak" modura desbideratuz. Loriaturik, Anjek eta Mixelek gitarraz lagundu dituzte.

Oren pare horretatik ikasleek zer atxikiko duten? Geroak erranen. Baina euskal kantuaren inguruko proiektu pedagogiko politaz gain, eragile kultural historiko batzuekin topatzeko aukera paregabea eskaini zaie, eta horregatik beste behin ere Anje eta Mixel eskertzen ditugu bihotzetik.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

Orotarik | 2025/06/19

Haziak mintzo

Donazaharreko eskola

Haziak%20mintzo

"Street art"

Aurten, Donazaharreko San Mixel eskolako proiektua "Street art"-arilotua izan da. Urte hastapenetik, arte forma hori deskubritu dugu. Lehenik, aste guziz, tailerren bidez, "Street art" estiloko artista eta teknika desberdin batzuk ezagutu ditugu. Ber momentuan, teknika desberdin horiek (marrazki moldeak, tindu espraia, kolazinta, pegatinak...) entseatu ditugu.

Udaberri hastapenean, Baionako karriketan "Street art" ibilaldia egin dugu Kaxu elkartearen laguntzarekin. Egun hortan, eraikinen gainean diren fresko handi anitz mirestu ditugu, baita ere obra gordetuak xerkatu. Eguna bukatzeko, Claude Billès artistarekin elkartu gira gure eskolako freskoaren aipatzeko.

Ondotik, gure proiektua segitu dugu hiri handi eta eder batean: Bordelen. Maiatzean, beste arte estilo batzuen deskubritzera joan gira. Museo batzuk bisitatu ditugu, hala nola LEGO erakusketa famatua.

Bidaiatik landa, Claude artistarekin...

Irakurri segida

Orotarik | 2025/06/19

Haziak loratzen

Pantxika B2-1 Baiona

Haziak%20loratzen

Bisitan, Herria euskal astekarian

AEKko irakasleari esker, gelan egin testuak Herria astekarian ere irakurtzen ahal ditugu "haziak loratzen" sailean, ze istorioa! Ondorioz, Herria deskubritzeko animatu ginen eta udaberrian,Ainhoak, kazetari eta idazleburuak,errezebitu gintuen Uztaritzeko bulegoan. Ainhoak gure galderei erantzun zien,bere lanari, formakuntzari buruz eta Herriaren historiari buruz ere.

Herria duela 80 urte sortu zen, 1944an, bigarren gerlaren bukaeran. Ainhoaren bulegoan, Herria zaharrak artoski kontserbatuak dira eta emozioz beterikiraganaren lekuko diren orrialde horiek begiratu ditugu. Iparraldean, jende anitzek erregularki irakurtzen zuen eta astekariak lotura egiten zuen herrien eta Iparraldeko probintzien artean, baina mundu osoan hedatzen den zortzigarren probintziarekin ere. Orain, 1.600 harpidedunekin segitzen du. Astekaria mediateketan,...

Irakurri segida

Orotarik | 2025/06/19

Kukumarro

Xarles Videgain

Musika?

Egun batez hemen berean soinua zer den aipatu genuen eta musika ere. Erakutsi nahi nuke euskaraz badela musika eta musika nahiz ez diren anitzetan erabiltzen musika hitzak izaten ahal dituen beste erranahiak.

Musika euskarazko hitza dudarik gabe. Badira jende franko izena ere Mujica, Mugika, Muxika dutenak bainan hor musikarik ez da entzun behar. Bizkaian bada herri bat Muxika izena duena.

Baina trufatzen delarik, norbaiten kontra mintzatu nahi delarik, kurioski, musika aipatzen ahal da. Alegia batean, Oxobi idazleak presuna bati hola erranarazten dio: "Asto tzar mukizua! Musikan badakik", erran nahi baita "nitaz badakik trufatzen".

Bada mintzatzeko manera, gutitan entzuten dudana, eta nihaurk komunzki erabiltzen ez dudana baina uste dut pollit litekeela egungo euskaran txertatzea. Dioteeuskara dakitenek: "trufa baino musika". Iduri luke honek "azen ontzeko" adierazten duela, "gehiago dena", trufa baino...

Irakurri segida

3791. zbk

Gure Hitza | 2025/06/19

Erresiñola udan da kantari

Peio Jorajuria

Udan sartuko gira, egutegiaren araberakoan bederen. Ekainaren 21a, Rodolforen besta eguna ekartzen dute erdal egutegiek. Germaniar izen misteriotsu horrek "otso" hitza dakar bere baitan (wholf). Guk nahiago ditugu euskal egutegiek dakartzaten Uda eta Udane izenak. Gureak ditugu. Udako solztizio eguna dugu gainera ekainaren 21 hori, urteko egun luzeena, ondorioz Jondoni Joaneko suak piztuko direla herri eta mendietan, udako argitasun berriaren seinale. Eta musikaren besta ere ospatuko da, uda giroan suharki sartzeko.

Hain zuzen, herriko bestak biderkatuko zaizkigu hemendik aitzina, festibalak halaber, lehen lehenik Euskal Herria Zuzenean (EHZ) Arberatze-Zilhekoan. Gazteek bereziki gogotik edaten dute iturri berri horietatik. Guk, adin zohituagokoek, ur freskoari uko egin gabe, iturriko ur zaharretik ere edatea maite dugu, ez nostalgiaz baina atsegin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016