Herriz Herri - Ziburu (L) | 2025eko Ekainaren 19a

Euskal Liburu eta Disko Azoka

Euskal%20Liburu%20eta%20Disko%20Azoka

Ekainaren 7an larunbatez iragan zen, Baltsan eta Argiak antolaturik.

Euskarazko literatura eta sorkuntzaren adierazpide ezberdinen plaza bilakatu da Ziburuko azoka, bizi nahi duen, bizi den eta sortuz biziko den herriaren taupada: bertsoa, marrazkia, liburu aurkezpenak, haurrentzako ikusgarria, rol jokoak, umorezko saioa, kontzertuak...

Aurten, 43 argitaletxe bildu dira plazan, 110etik gora berritasun baziren erakusmahaietan eta 40 idazle, komiki egile edo musikari. Bisitari kopurua egonkortu da: 4. urtea da jarraian 1.000tik gora zenbatzen direla (1.100 aurten, jaz bezala). Segi dezagun euskarazko sorkuntza sustatzen!

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3791. zbk

Gure Hitza | 2025/06/19

Erresiñola udan da kantari

Peio Jorajuria

Udan sartuko gira, egutegiaren araberakoan bederen. Ekainaren 21a, Rodolforen besta eguna ekartzen dute erdal egutegiek. Germaniar izen misteriotsu horrek "otso" hitza dakar bere baitan (wholf). Guk nahiago ditugu euskal egutegiek dakartzaten Uda eta Udane izenak. Gureak ditugu. Udako solztizio eguna dugu gainera ekainaren 21 hori, urteko egun luzeena, ondorioz Jondoni Joaneko suak piztuko direla herri eta mendietan, udako argitasun berriaren seinale. Eta musikaren besta ere ospatuko da, uda giroan suharki sartzeko.

Hain zuzen, herriko bestak biderkatuko zaizkigu hemendik aitzina, festibalak halaber, lehen lehenik Euskal Herria Zuzenean (EHZ) Arberatze-Zilhekoan. Gazteek bereziki gogotik edaten dute iturri berri horietatik. Guk, adin zohituagokoek, ur freskoari uko egin gabe, iturriko ur zaharretik ere edatea maite dugu, ez nostalgiaz baina atsegin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016