Herriz Herri - Heleta (NB) | 2025eko Ekainaren 19a
Besta Berri-Otabak - Nola iragaiten - Parropiako mezak
Besta Berri-Otabak
Beste zonbait herri bezala, Heleta atxikia da ohidura xaharreri. Talendutsu agertzen da gure gazteria egun horietan, dantzak mendetik mendera atxikitzen dituzte, beren bortxu eta plazerekin, Besta Berriren izpiritua hori zen eta hori behar da biziarazi.
Kantu, otoitz eta dantza egiten da elizan, beste nihun ez bezala. Segur gira Jainko elizan otoiztuak eta gero proosionean eremanen dutena, plazeren erdian egin aldarerat ereinen dituela graziak fidelitatearen sari.
Nola iragaiten
Eguna hasten da plazatik elizara. Lehen apezaren xerka izanik soldaduen erdian eremaiten zuten, orain apez bakotxak badauka herri multxoa eta ez da hor izaiten. Elizan sartzea egiten da musikan, dantzan makilarien neurripean, eliza jadanik betexea (izan da gehiago), jinak otoitz eta kantuetan parte hartzera, beren fedea erakutsiz errespetuz. Hara, meza hasten ahal da, eta bururatzean denak jalgiko dira proosionean plazako aldarera benedizioarendako. Apezak Iguzki Saindu egiten duen gurutzeaz buru apalduen gainera ez du egite, han direnentzat bakarrik, memento hartan juntatzen ditu eriak, ezinduak, urrun direnak eta ezin jinak ezen Besta Berri bere hedadurarekin ez da denena baizik izaiten ahal, ez da lekuz aldatzen, ez batena izaiten ahal.
Parropiako mezak
Iholdi-Heletan meza (10:00), segitua proosionarekin. Bezperak kantatuak (16:00). Otabaz tenore berak Iholdi-Heletan. Armendaritzen Otaba uztailaren 5ean, meza 10:30etan.





