Herriz Herri - Aldude (NB) | 2025eko Ekainaren 19a
Heriotze
Mixel Itçaina izenarekin Euskal Herrian ezagutua zena, aldudarrentzat Mixel Menta astelehenean Itsasun ehortzia izan da. Duela 92 urte Mentan sortua, bost haurridetan azkena zen. Gaztetan sortetxean laborantzan arizana, soldadu denboran Aljerian ibilia zen eta bere lan denbora gehiena idazkaritzan Kanboko Herriko Etxean iragan zuen.Katti bere espos lagunarekin lau seme-alaba hazi dituzte. Bertsuzale amorratua, bai gai emaile, berdin epaimahai kondu, segur gozatu du garai eder hori nun bere aztarna utzi duen. Herria kazetako idazle fina, fede handiko gizona, on zeno ortzegun sainduz bere sorterriko elizan kausitzea laket zuena.Berari entzuna, memento berezia, toki arraroan. Holakoa zen Mixel Menta. Bizi aberatsa bururatu da zointan Mixel "itzain" bat izan den. Doluminak Mentako familia guziari.










