Herriz Herri - Angelu (L) | 2025eko Ekainaren 19a

Jondoni Joaneko suak

Aitzin aroan jadanik solstizioa ospatzen zen gure lurraldeetan. Erritualak bezperan suarekin hasten ziren. Iluntzean suak piztu eta gainetik jauzi egiten zen formula bereziak erranez. Junes Casenavek zionaren arabera "Belagile zaharrak oro erra eta berriak ez kontserba". Naturak edo izadiak indar bereziak zituen egun horretan, "aparteko bertutia" suak, urak baita ere belarrek eta landareek.

Aurten ere, ekainaren 20an (18:00) Angeluko euskal elkarte guziak bilduko dira erritual horri bizi emateko. Angeluko haurrek sokadantza bereziarekin besta idekiko dute. Elkarteak eta eragileak elkartuko dira beren xedeen idazteko. Garra itsasbidez jinen zaigu eta hondartzan ohorezko hesi batez inguraturik erdigunera eramanen da. Erritualaren muinean sartuko gira orduan: kantu, dantza eta omenduen ohoratzea eta bistan dena bilduak izanen diren xedeen sura botatzea.

Jondoni Joaneko suei buruzko informazio panel bat ere izanen da.

Denak gomitatuak dira xedeen idaztera. Tokian berean mahai bat izanen da paper eta arkatzekin. Xede guziak betan sura eramanen dira.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3791. zbk

Gure Hitza | 2025/06/19

Erresiñola udan da kantari

Peio Jorajuria

Udan sartuko gira, egutegiaren araberakoan bederen. Ekainaren 21a, Rodolforen besta eguna ekartzen dute erdal egutegiek. Germaniar izen misteriotsu horrek "otso" hitza dakar bere baitan (wholf). Guk nahiago ditugu euskal egutegiek dakartzaten Uda eta Udane izenak. Gureak ditugu. Udako solztizio eguna dugu gainera ekainaren 21 hori, urteko egun luzeena, ondorioz Jondoni Joaneko suak piztuko direla herri eta mendietan, udako argitasun berriaren seinale. Eta musikaren besta ere ospatuko da, uda giroan suharki sartzeko.

Hain zuzen, herriko bestak biderkatuko zaizkigu hemendik aitzina, festibalak halaber, lehen lehenik Euskal Herria Zuzenean (EHZ) Arberatze-Zilhekoan. Gazteek bereziki gogotik edaten dute iturri berri horietatik. Guk, adin zohituagokoek, ur freskoari uko egin gabe, iturriko ur zaharretik ere edatea maite dugu, ez nostalgiaz baina atsegin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016