Herriz Herri - Baiona (L) | 2025eko Ekainaren 19a

Hind Rajab eta kontzertua - Musikaren besta

Ibantuta
Ibantuta

Hind Rajab eta kontzertua

Gazan hil zuten neskatxa baten oroimenez, Ibantutak (konposizioa, Oud-a, Daf-a, ahotsa, bideoaren errealizazioa), Ødeik (rap-a eta bideoaren errealizazioa), Itxaro Bordak (testua) eta Fred Faurek (perkusioak) kolektiboki sortu "Hind Rajab" obra emanen dute.

Bideoklipa (euskaraz kantatua eta arabieraz, hebreeraz eta ingelesez azpititulatua) Ibantutaren Youtube katean aterako daekainaren 26an eta ber egunean proiekzio eta kontzertua antolatzen dute Baionako Gaztetxean. Kontzertuak Santizpirituko artistak bilduko ditu eta ekitaldian bildu dohaintzak Medical Aid for Palestinianselkarteari zuzenduko zaizkio.

Musikaren besta

Ekainaren 21ean (20:30), Ikusiko, Borla eta Tatxers taldeek kontzertua emanen dute Epaiskan. Horrez gain, Patxa plazan eta Patxokian ere musikaren besta ospatuko da (18:30).

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3791. zbk

Gure Hitza | 2025/06/19

Erresiñola udan da kantari

Peio Jorajuria

Udan sartuko gira, egutegiaren araberakoan bederen. Ekainaren 21a, Rodolforen besta eguna ekartzen dute erdal egutegiek. Germaniar izen misteriotsu horrek "otso" hitza dakar bere baitan (wholf). Guk nahiago ditugu euskal egutegiek dakartzaten Uda eta Udane izenak. Gureak ditugu. Udako solztizio eguna dugu gainera ekainaren 21 hori, urteko egun luzeena, ondorioz Jondoni Joaneko suak piztuko direla herri eta mendietan, udako argitasun berriaren seinale. Eta musikaren besta ere ospatuko da, uda giroan suharki sartzeko.

Hain zuzen, herriko bestak biderkatuko zaizkigu hemendik aitzina, festibalak halaber, lehen lehenik Euskal Herria Zuzenean (EHZ) Arberatze-Zilhekoan. Gazteek bereziki gogotik edaten dute iturri berri horietatik. Guk, adin zohituagokoek, ur freskoari uko egin gabe, iturriko ur zaharretik ere edatea maite dugu, ez nostalgiaz baina atsegin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016