Herriz Herri - Sara (L) | 2025eko Ekainaren 19a

Sara Oinez - Besta - Pilota

Sara%20Oinez%20-%20Besta%20-%20Pilota

Sara Oinez

Har Hitza elkarteak antolaturik, errearoaren 22an igandez. Bi ibilaldi, bat 27 kilometrokoa, izen-ematea 6:30etatik goiti eta abiatzea 7:00tan, prezioa 15€. Bertzea 11km, izen-ematea 8:00tan, abiatzea 9:00tan eta prezioa 12€. Ibilaldi horien urratsak eginen dira ingurumenaz gozatuz, euskara eginez, etorri ahal duzuen guziak egun goxo baten pasatzera, Sarako mendi ederrak ikusiz.

Besta

San Josepe eskolako besta iraganen da, errearoaren 28an larunbatez. Lehenik (18:00), haurrek eginen dituzte beren erakusketak (kantuak eta antzerkiak), ondotik afaria familia guziak elgarrekin, umore onean. Haurrendako izanen dira puzgarriak.

Pilota

Plaza laxoan esku-huska: 3. mailan Alfaro Ellande-Zozaya Eñaut galtzaile 29-30 Airetiken kontra. Gazteak: Semerena Eneko-Berasategui Unai irabazle 30-09 oztibartarren kontra.Gaztetxoak: Zabaleta Huerta Auritz-Berasateguy Eñaut galtzaile 22-30 Atzarriren kontra. Kimuak: Goyeneche Mikel-Sanjùro Behoteguy Eñaut galtzaile 22-30 Denak Baten kontra. Babaze Leyzagoien Oihana-Zabaleta Orhi irabazle 30-16 Airetiken kontra. Jauregui Peio-Odeau Martinez Iban galtzaile 16-30 Airetiken kontra. Andueza Aguirre Peio-Bareyre Battitt irabazle 30-16 oztibartarren kontra. Union basque batasunean: neskak palantxan: Lea Sein-Blanco Oihana Irabazle 40-15 biarriztarren kontra. Urrutia Borda Edurne-Arribillaga Audrey irabazle 40-25 Orthevielle kontra. Indaburu Gaelle-Arotzarena Amaia irabazle 40-17 arbonarren kontra. Endara Elori-Barreneche Astigarraga Intza irabazle 40-17 arbonarren kontra. Funosas Maina-Endara Joane irabazle 40-29 Zaharrer Segiren kontra.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3791. zbk

Gure Hitza | 2025/06/19

Erresiñola udan da kantari

Peio Jorajuria

Udan sartuko gira, egutegiaren araberakoan bederen. Ekainaren 21a, Rodolforen besta eguna ekartzen dute erdal egutegiek. Germaniar izen misteriotsu horrek "otso" hitza dakar bere baitan (wholf). Guk nahiago ditugu euskal egutegiek dakartzaten Uda eta Udane izenak. Gureak ditugu. Udako solztizio eguna dugu gainera ekainaren 21 hori, urteko egun luzeena, ondorioz Jondoni Joaneko suak piztuko direla herri eta mendietan, udako argitasun berriaren seinale. Eta musikaren besta ere ospatuko da, uda giroan suharki sartzeko.

Hain zuzen, herriko bestak biderkatuko zaizkigu hemendik aitzina, festibalak halaber, lehen lehenik Euskal Herria Zuzenean (EHZ) Arberatze-Zilhekoan. Gazteek bereziki gogotik edaten dute iturri berri horietatik. Guk, adin zohituagokoek, ur freskoari uko egin gabe, iturriko ur zaharretik ere edatea maite dugu, ez nostalgiaz baina atsegin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016