Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2025eko Ekainaren 19a

Sortze - Saltegi berria - Musikaren besta - Eleberri aurkezpena - Marcel Saule

Erakusketa
Erakusketa

Sortze

Beliatze Luiseneko Luixa Sainte Marie eta Julien Mochok heien lehen haurra ukan dute, Laida deitu duten neskatxa. Goresmenak buraso gazteeri!

Saltegi berria

Plazako ostatuko jabeek saltegi berria ideki dute karrikaren beste aldean: prentsa, papereria eta tabako magasina. Aurkituko dituzue ere liburuak, gutunak, artisauen lanak, oroitzapenak, goxokiak, ihizi eta arrantzako permisak, mendiko puskak... Joan gostuan! Marina edo Ximunen ongietorria gozatuko duzue.

Marcel Saule

Oroitarazten dugu erakusketa berezia bisitatzen ahalko dela ekainaren 22a arte (igandea) Urdozeko kaperan, Marcel Saule salestar botanikari zenaren oroimenez. Jende anitz bildu da joan den asteleheneko estreinan, gertakariaren eramaile den Jean Christophe Natorp Baigorriko marexal ohiak gomitaturik.

Bisitatzen ahalko da asteazken, ortzirale, ibiakoitz eta igandez (15:00-19:00).

Musikaren besta

Ekainaren 20an ospatuko da (ortziralez)herriko plazan. 17:00etarik goiti, musika ikastetxe desberdinetarik: ikastolatik trikitilariak, Pujo kolegiotik gaiteroak eta Donostei ikastetxetik txistulariak. Arrola dantza taldearen emanaldia. Iparralai soinulariak (20:00), Kopeistar Orkestra (21:30), Balkandar musika. Burger, fritak, edari ostatua, besta komiteak eta Basaizea elkarturik atxikirik.

Eleberri aurkezpena

Maialen Hegi-Luku idazleak "Girgileri anderea" bere eleberria aurkeztuko dauku ekainaren 25ean (17:00) Baigorrin, Bixenta elkartetxean! Hitzordu hori Baigorri Ortzaize Garazi Aldude (BOGA) irakurle taldeak antolatzen du, EKE Euskal Kultur Erakundearen laguntzarekin. Usaian bezala, denak gomit dira solasaldirat, eleberria irakurria ez bada ere, Maialenek piztuko du eleberriaren irakurtzeko gogoa. Ondotik izanen da jateko eta edateko, Maialenekin kalakan segitzeko goxoan. Jin gostuan!

Email Facebook Twitter LinkedIn

3791. zbk

Gure Hitza | 2025/06/19

Erresiñola udan da kantari

Peio Jorajuria

Udan sartuko gira, egutegiaren araberakoan bederen. Ekainaren 21a, Rodolforen besta eguna ekartzen dute erdal egutegiek. Germaniar izen misteriotsu horrek "otso" hitza dakar bere baitan (wholf). Guk nahiago ditugu euskal egutegiek dakartzaten Uda eta Udane izenak. Gureak ditugu. Udako solztizio eguna dugu gainera ekainaren 21 hori, urteko egun luzeena, ondorioz Jondoni Joaneko suak piztuko direla herri eta mendietan, udako argitasun berriaren seinale. Eta musikaren besta ere ospatuko da, uda giroan suharki sartzeko.

Hain zuzen, herriko bestak biderkatuko zaizkigu hemendik aitzina, festibalak halaber, lehen lehenik Euskal Herria Zuzenean (EHZ) Arberatze-Zilhekoan. Gazteek bereziki gogotik edaten dute iturri berri horietatik. Guk, adin zohituagokoek, ur freskoari uko egin gabe, iturriko ur zaharretik ere edatea maite dugu, ez nostalgiaz baina atsegin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016