Herriz Herri - Izturitze (NB) | 2025eko Ekainaren 19a

Arberoa eguna

Arberoa ikastolaren urteko besta, joan den astean aipatua, larunbat huntan iraganen da Izturitzen.

Goizean (11:00) herriko pilota plazan emanen den ikusgarria, Pelax kantari eta gitarra joile donostiarraren eta ikastolako ikasleen arteko topaketaren ondorioa da.

Pelaxek bere azken diskoaren etekinak Arberoa ikastolari utzi nahi dizkio.

Ikusgarri politaz gozatzearekin batean artistaren ezagutzeko eta eskertzeko parada izanen da.

Egun osoan izanen da ausagailu: musika, kantu, dantza bai eta ostatu, arratsaldean herri jokoak haurren artean Gaia elkartearekin, Harpealde trinketaren ondoko jostalekuan.

Bazkarian ez parte harturik ere, goiz edo arratsaldez jin daiteke, ez da eneatuko!

Arberoa ikastola laguntzeagatik aitzinetik eskerrak.

Email Buffer Facebook Google Twitter Pinterest LinkedIn Digg StumbleUpon Tumblr

3791. zbk

Gure Hitza | 2025/06/19

Erresiñola udan da kantari

Peio Jorajuria

Udan sartuko gira, egutegiaren araberakoan bederen. Ekainaren 21a, Rodolforen besta eguna ekartzen dute erdal egutegiek. Germaniar izen misteriotsu horrek "otso" hitza dakar bere baitan (wholf). Guk nahiago ditugu euskal egutegiek dakartzaten Uda eta Udane izenak. Gureak ditugu. Udako solztizio eguna dugu gainera ekainaren 21 hori, urteko egun luzeena, ondorioz Jondoni Joaneko suak piztuko direla herri eta mendietan, udako argitasun berriaren seinale. Eta musikaren besta ere ospatuko da, uda giroan suharki sartzeko.

Hain zuzen, herriko bestak biderkatuko zaizkigu hemendik aitzina, festibalak halaber, lehen lehenik Euskal Herria Zuzenean (EHZ) Arberatze-Zilhekoan. Gazteek bereziki gogotik edaten dute iturri berri horietatik. Guk, adin zohituagokoek, ur freskoari uko egin gabe, iturriko ur zaharretik ere edatea maite dugu, ez nostalgiaz baina atsegin...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016